Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek nazioarteko komunitatea bildu du udari ongietorria egiteko

  • Hainbat nazionalitatetako profesionalak eta ikasleak, beren senideekin batera, BBK Talent Homen bildu dira integrazioa eta networkinga bultzatzeko ekitaldi batean.

Joan den ekainaren 14an, ostiralean, Bizkaia Talentek jai bat antolatu zuen BBK Fundazioaren BBK Talent Home eraikinean, Bilbon, udari ongietorria egiteko eta goi-mailako prestakuntza duten nazioarteko profesionalen eta nazioarteko master-ikasleen arteko integrazioa eta networkinga sustatzeko.

18:00etan bertaratuei ongietorri beroa egin ondoren, ekitaldian networking-jolas dinamikoa egin zen Bizkaian denbora gehiago daramaten eta berriki iritsi diren pertsonen arteko interakzioa eta harreman berrien ezarpena sustatzeko.

Azken bi urteetan, Bizkaia Talentek antolatzen dituen halako ekitaldiak, lan-ibilbidea Euskadiko erakunde eta enpresa nabarmenetan garatzen ari diren hainbat nazionalitatetako pertsonak biltzen dituztenak, arrakastatsuak izan dira. Bada, aurtengoa ez da salbuespena izan, udako jai tradizionala sare profesionalak eta pertsonalak sortzeko eta iritsi berrien gizarteratzea bultzatzeko funtsezko topaketa gisa finkatu baita.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×