Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadiko Kontxako hondartza, munduko hirugarren onena Tripadvisorren arabera

IsaacToru
  • Munduko bidaia-plataformarik handienaren erabiltzaileek hiru onenen artean kokatu dute Donostiako hondartza Travellers’ Choice sarietan.

Donostiako Kontxako hondartzak nazioarteko beste aitorpen bat lortu du, munduko hirugarren hondartzarik onena izendatu baitute Tripadvisor bidaia-atari ezagunaren 2024ko Travellers’ Choice sailkapenean.

Travellers’ Choice sariaren irabazleen hautaketa Tripadvisorren 12 hilabeteko epean argitaratutako bidaiarien iritzi eta puntuazioen kalitatean eta kopuruan oinarritzen da, baita argitalpen-prozesu gehigarri batean ere.

Kontxako badia ederrean kokatua, hondartza helmuga enblematikoa bihurtu da Donostiako hiriburua bisitatzen duten bidaiarientzat. Bere hondarrezko kostalde handia eta hala hiriak nola mendiak osaturiko atzealde ikusgarria direla eta, Kontxako hondartza leku zoragarria da benetan.

Italiako eta Portugalgo hondartza bana, munduko onenak
Travelers’ Choice sarien edizio honetan, Europako bi hondartza daude lehen bi postuetan: Olhos de Águako hondartza (Falésiako hondartza) Portugalen eta Lampedusako hondartza (Isola dei Conigli) Italian, hurrenez hurren.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×