Bizkaia Talent

Albisteak

Hanburgon egindako Be Basque Talent Conferenceren bederatzigarren edizioaren arrakasta handia

Ekainaren 11ko asteburuan, Be Basque Talent Conferenceren bederatzigarren edizioa egin zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Talentua Bizkaia-Euskadira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko sustatutako elkarteak  antolatu zuen.

Bizkaia talentek beste edizio bat antolatu zuen Alemaniako Hanburgoko hirian, eta, oraingoan, energiaren nahiz aeronautikaren sektoreak lehenetsi zituen, hiri horretan Europako Airbus Partzuergoko egoitza nagusia dagoelako kokatuta. Nazioarteko topaketa horretan, ondo baino hobeto prestatutako 45 profesionalek parte hartu zuten euskal enpresekin, klusterrekin eta garapen-agentziekin batera.

“Aurten, paregabea izan da Euskadin eta, batzuetan, mundu-mailan euren sektorean erreferenteak diren erakundeek bederatzigarren edizio honetan parte hartzeko aukera eduki izana; esate baterako, BEAZ, SPRI, HEGAN Aeronautikako Klusterra, LEARTIKER ikerketa zentroa eta SENER, VELATIA TALDEA, LAULAGUN zein IETEAM enpresak”, azaldu du bizkaia talenteko zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek.

Jardunaldi hauek sektore estrategikoen gaur egungo eta etorkizuneko egoera zuzen-zuzenean ezagutzea dute helburu, baita lanbidea garatzeko dauden aukeren berri ematea ere, Euskaditik kanpo joan diren profesionalek itzultzea edota gure herrialdean garatutako proiektuetan inplikatzea erabakitzen dutenean

Jimenezek esan duenez, Be Basque Talent Conferenceen bidez, profesional parte-hartzaileei behar besteko abagunea eskaintzen zaie lurraldeko gaur egungo eta etorkizuneko egoera sozio-ekonomikoa, zientifikoa eta teknologikoa ezagutzeko, talentuaren mugikortasunarekin lotutako gaiei buruz eztabaidatzeko, tailer tematikoetan parte hartzeko eta Alemaniara joan diren 8 erakunde eta enpresetako ordezkariekin zuzenean hitz egiteko. Bere esanetan, guzti-guztiei eman nahi dizkiete eskerrak jardunaldi akigarrian egindako ahaleginagatik, euskal profesionalak itzultzen lagundu ahal dieten erakundeekin harremanetan jartzeko.

Era berean, euskal erakundeentzako aukera paregabea ere bada, goi-mailako trebetasun zein gaitasun teknikoak eta nazioarteko esperientzia zabala dituzten pertsonekin elkartzeko, euren negozioaren gaur egungo eta etorkizuneko egoera zein den zuzen-zuzenean azaltzeko eta garapen profesionalerako eskaintzen dituzten abaguneen berri emateko.

“Hartara, topaketak behar besteko aukera ematen du, giro ezin atseginagoan balio erantsi handiko harreman profesionalak sustatzeko eta profesional horiek nolako kezkak dituzten jakiteko”, adierazi du zuzendari gerenteak.

Jardunaldia

Be Basque Talent Conference zenbait ataletan banatu zen, parte-hartzaileek bertan zeuden erakunde guztiei eta bertako ordezkariei buruzko ahalik eta informazio gehien lortu zezaten.

Horrela, topaketaren hasieran, bizkaia talenten aurkezpena egin zuen bertako zuzendari gerentea den Ivan Jimenezek, eta, gero, honako hauexek hitz egin zuten: Hegan Aeronautika Klusterreko zuzendaria, José Juez Director; Laulaguneko ingeniari mekanikoa, Oscar Barbero, eta zuzendari finantzarioa, Javier Lizarraga; Leartikerko zuzendaria, Rikardo Hernandez; Velatiako Barne Komunikazioko eta Pertsonen Garapeneko zuzendaria, Ainhoa Ros; Ieteameko CEO, Iñigo Ugarte; eta Senerko ingeniari-burua, Gabriel Ybarra.

Guztiek parte-hartzaileei azaldu zieten zein den euren sektorearen gaur egungo egoera eta zer aurreikuspen dauden etorkizunari begira. Halaber, kontratazio-premiak eta eskari handieneko profil profesionalak ere izan zituzten hizpide.

Agerraldien ostean, Alemaniako SPRI Garapen Ekonomikoaren Euskal Agentziako zuzendariak, Maria Sarrikoleak, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrek profesionalei eta enpresei Alemanian zer zerbitzu eskaintzen dizkien azaldu zuen (estatutik kanpoko esportazioetako bigarren euskal helmuga eta inportazioetako lehenengoa).

Ondoren, “Garapen profesionala: berrikuntza eta talentua 2020. urteari begira” lelopean egin zen eztabaida.

Gero, iritziak trukatzeko eta networkinga egiteko aukera izan zuten profesional guztiek, lankidetzarako aukerei buruz hitz egiteko asmoz parte-hartzaileen eta erakunde laguntzaileen artean antolatutako bananako elkarrizketak egin aurretik.

Aldi berean, bi tailer ere garatu ziren: lehenengoan, bizkaia talenteko Relocation Zerbitzuko arduradunak, Carmen Méndezek, Euskadira lan egitera etortzeko erabakia hartzen dutenean beste herrialde batzuetako goi-prestakuntzadun profesionalak eta haien familiak hartzeko ekimenaren nondik norakoak zein diren azaldu zuen. Era berean, gure herrialdera itzultzea erabakitzen dutenei eskaintzen dizkiegun aukeren berri ere eman zuen.

Bestetik, BEAZeko Berrikuntzako zuzendariak, Javier Garcíak, Bizkaiko izpiritu sustatzailea eta lurraldeak horretarako eskaintzen dituen aukerak izan zituen hizpide, baita foru-erakundea arlo horretan garatzen ari den programak eta proiektuak ere.

Aurreko esperientziak

Gaur arte, 400 inguru profesionalek eta 40tik gora enpresak parte hartu dute bizkaia talentek honako hiri hauetan antolatutako Be Basque Talent Conferences nazioarteko topaketetan: Munchen, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Toulouse, Amsterdam, Dublin edo Londres.

Horrela, jardunaldi horien ondorioz lanaren zein enpresaren arloan sortutako lankidetzek eta sortutako harremanen SAREAREN balio handiak zeresan handia izan dute parte-hartzaileek topaketen inguruan izandako gogobetetasun handian.

Be basque Talent Network

Horrelako topaketek talentuek Euskadirekin daukaten lotunea indartzea eta Be Basque Talent Network sendotzea daukate helburu, hau da, Euskadirekin lotuta egon nahi duten profesionalen sare handiena. Gaur egun, hain zuzen ere, 80tik gora herrialdetako 7.500etik gora profesionalek eta 200 inguru euskal enpresek osatzen dute sare hori.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×