Bizkaia Talent, jarraitu beharreko eredu prestakuntza-maila handiko etorkinak Europako lan-merkatuan txertatzeari buruzko biltzarrean
- Ekitaldi honetan parte hartuz, Bilboko/Bizkaiko jardunbide egokien eta estrategien berri zabaldu du.
Minor Projektkontor für Bildung und Forschung proiektuak, European Berlin ekimenaren sustatzaileak, hots, europarrek Berlingo lan-merkatuan bizi duten egoera ikertzeko helburua duenarenak, nazioarteko biltzar digitala antolatu zuen, joan den maiatzaren 2an, etorkinak Europako hirietako lan-merkatuetan txertatzearen gainean.
Ekitaldian, zazpi hirik (Berlin, Göteborg, Gante, Amsterdam, Munich, Viena eta Bilbo) eta politikaren, ikerketaren, ekonomiaren eta gizarte zibilaren alorretako hainbat hizlarik, garatzen dituzten jarduerak aurkezteaz gain, beren esperientzia eta ezagutzaren berri eman zioten elkarri.
Bizkaia Talentek prestakuntza handiko etorkinak integratzeko jardunbide egokiei buruzko saioan parte hartu zuen, non Carmen Méndez de Castro Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak profesional horiei eta beren bikotekideei laguntzeko Bilbon/Bizkaian egiten den lana azaldu zuen, baita esparru soziokulturalean eta lan-munduan erabat integra daitezen elkarteak eskaintzen dizkien zerbitzuak ere.
Saio horretan, trabez ere hitz egin zen, unibertsitate-tituluaren aitorpenaz eta izapide burokratikoez, kasurako, eta gai hauei egokiro heldu ahal izateko kulturartekotasunak eta aniztasunak duten garrantzia ere izan zen hizpide.