Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talent-ek laguntza deialdi bat martxan jarri du sektore berritzaileetarako profesionalak eta ikertzaileak kontratatzeko

2017/12/11

  • Orain arte, 8 milioi euro inguru inbertitu dira talentua erakartzeko; goi-mailako kualifikazioa duten 163 profesional eta ikertzaile hasi direla lanean Bizkaiko 60 enpresa eta erakunde baino gehiagotan

Abenduaren 11 tik 2018ko otsailaren 15ean arte Talenturako elkarteak profesionalak eta ikertzaileak kontratatzeko emango dituen laguntzak eskatzeko epea irekiko da. Programa sektore berritzaileetan jarduerak garatzen dituzten Bizkaiko erakundeei zuzenduta dago, besteak beste biozientziak, klima aldaketa, biofisika, material berriak eta horien aplikazioak, automobilgintza eta berrikuntza soziala. Laguntzak 235.000 euroko zenbatekoa dute eta horiei esker, profesionalen ohiko soldatari aplikatuko zaion ordainsari bat finantzatu ahal izango da.

Bizkaia Talentek kudeatuko du deialdia (mota horretako laguntzen lehenengoa) eta horri esker kontratazioari lagunduko zaio, eta arlo estrategikoetan eta lurraldean kokatutako ETE-ekin lankidetzan proiektu propioa garatzen duten esperientziadun eta goi-mailako kualifikazioa duten pertsonen karrera profesionala hobetuko da.

ETE-ei emango zaizkie laguntzok, helbide soziala edo laneko zentroren bat Bizkaian baldin badute. Mota hauetako laguntzak emango dira:

  • Lehenengoan laguntza emango da esperientzia handiko profesional eta ikertzaileak Bizkaian integratu daitezen. Modalitate honetan 160.000 eurora arte finantzatuko dira 2 edo 3 laguntzetan. Laguntza goi-mailako kualifikazioa duten langileei emango zaie Bizkaian bizitzen egondako 4. eta 5. urtean. Horrez gain, urte horietan zehar Bizkaian kokatutako erakunde batean lan egindakoak izan beharko dira.
  • Bigarren modalitateko laguntzek Bizkaian lan esperientzia mugatua duten gazte emigratu kualifikatuak integratzea bilatzen dute. Abenduaren 11n argitaratu den deialdiaren laguntzekin onuradun bakoitzarentzat 75.000 euro finantzatuko dira. Laguntza goi-mailako kualifikazioa duten 2 gazteri emango zaie Bizkaian bizitzen egondako 4. eta 5. urtean. Horrez gain, urte horietan zehar Bizkaian kokatutako erakunde batean lan egindakoak izan beharko dira.

Laguntza hauek sendotu egingo dute Bizkaiak talentua erakartzeko, sustatzeko eta lurraldeari lotzeko daukan konpromisoa. Bizkaia Talent-ek gaur egun arte ia zortzi milioi euro inbertitu ditu goi-mailako kualifikazioa duten profesional eta ikertzaileak kontratatzeari, prestatzeari eta horiekin lankidetzan aritzeari laguntzeko.

Inbertsio esfortzu horren emaitza bezala, Bizkaia Talentek, bere laguntza programa ezberdinen bitartez, gaur egun arte goi-mailako 160 profesional eta ikertzaile baino gehiago laneratu ditu Bizkaiko 60 erakunde baino gehiagotan; erakunde horiek jarduera sektore estrategikoetan edo goraka doazenetan gauzatzen dute.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×