Abian da Industria 4.0 esparruko startup-etarako BIND 4.0 programaren deialdia
- Euskadiko 40 enpresa handi izango dira mundu osoko startupen enpresa traktore Industria Adimenduneko proiektuak bizkortzeko.
BIND 4.0 programak Industria 4.0ren esparruan startupak bizkortzeko programaren hirugarren edizioa abiatu du. Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko 40 enpresa traktore garrantzitsuenek sustatuta, besteak beste enpresa hauek hartuko dute parte: ABB, Arcelor Mittal, CAF, Iberdrola, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor, Roxall Group eta Siemens Gamesa.
Xedea da talenturik onena erakartzea eta industriaren transformazio digitala bultzatzea, hala Euskadiko ekosisteman parte hartzen duten startup parte-hartzaileen garapena eta hazkundea bizkortzeko eta industria-arloko puntako bezeroengana hel daitezen bermatzeko.
Hirugarren edizio honetan, startup parte-hartzaileak fabrikazioaren, energiaren eta osasunaren arloetako enpresa nagusiekin harremanetan jarriko dira, 150.000 eurora bitarteko kontratuekin.
Izena eman ahal izango dute, irailaren 14ra arte, bost kontinenteetan hasten ari diren enpresek, industria-alorrean aplika daitezkeen teknologia berrietan oinarrituriko produktuak eta zerbitzuak dituztenek.
Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko: BIND 4.0