Espainiako estatuan, 14 eguneko nahitaezko berrogeialdia alarma-egoera bitartean atzerritik heltzen diren atzerritarrentzat
2020/05/14
- Ez zaie aplikatuko beren lana egiten ari diren mugaz gaindiko langileei, garraiolariei eta tripulazioei
Gobernu zentraleko Osasun Ministerioak argitara emandako aginduan (SND/403/2020), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), atzerritik heltzen diren pertsonek berrogeialdian egon beharko dutela ezarri da, heldu eta hurrengo 14 egunetan. Neurria maiatzaren 15ean sartuko da indarrean, eta alarma-egoerak eta izan ditzakeen luzapenek iraun bitartean segituko du horrela.
Pertsona horiek beren ostatuan/etxean eman beharko dute berrogeialdia, eta jakiak, botikak eta premia biziko gaiak erostera baino ezingo dira atera, bai eta osasun-zentroetara joateko eta ezinbesteak bultzatutako beste arrazoi batzuengatik ere. Ateratzen direnean, maskara jantzi beharko dute derrigor.
Bidaia-agentziek eta garraio-enpresek neurri horien berri eman beharko diete bidaiariei, txartelak saltzeko prozesuaren hasieran; hegazkin-bidaien kasuan, aireko bidaien enpresek osasun publikoko inprimakia eman beharko diete, beren datuekin bete dezaten (Passenger Location Card), eta lurralde nazionalera iristen direnean aldean izan beharko dute.
Euskadin, sintomaren bat sumatuz gero, sukarra, eztula edo arnasa hartzeko zailtasuna, kasu, Osakidetzako Osasun Batzordearekin harremanetan jarri beharko dira, webgunearen bidez edo telefonoz (900 20 30 50), eta atzerritik heldu direlako berrogeialdian daudela adierazi.
Salbuespenak: mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta tripulazioak
Araua ez zaie aplikatuko beren lanbidea betetzera doazen mugaz gaindiko langileei, garraiolariei, tripulazioei eta osasun-arloko profesionalei.