Bilbo, Bizkaiko hiriburu, ibilgailu pribatua gutxien darabilen hiria da Estatu espainoleko hiri nagusien artean, eta lehenengo postuan dago oinez zein bizikletaz egindako joan-etorrietan
Iturria: Metropolialdeko Mugikortasunaren Behatokia. 2014ko txostena.
Bilboko oinezkoen mugikortasuna ezin hobea da. hirian bertan egunero egiten diren ia-ia 1.400.000 joan-etorrietatik, 850.000 barruko bidaiak dira, eta, haietatik, 550.000 oinez egiten dira. Hiribilduan babestu eta ondo zaindu beharreko altxor handia dira, hiribilduko udalak egindako Hiri Mugikortasunerako Planean adierazten den bezala.
Besteak beste, honako hauexek dira hiriko mugikortasuna hobetzeko asmoz joan-etorri guztiak zein banaketa modala aztertzen dituen diagnostikotik atera diren ondorioak:
Datu horien arabera, Bilbo ibilgailu pribatua gutxien darabilen hiria da Estatu espainoleko hiri nagusien artean. Baieztapen horrek faktore askotan du eragina, negutegi-efektuko gas gutxiago igortzen direlako, partikula kutsagarri gutxiago isurtzen direlako eta zarata zein auto-ilara gutxiago daudelako.
Bilboko aktibo handi hori ezaugarri bereizgarria da Madrilen, Bartzelonaren, Sevillaren edo Alacanten aldean, eta zenbait faktoreren ondorioz sortu da: batetik, hirigintza trinko bezain mistoarekin dago lotuta, bertan bizitegia, enplegua eta ekipamenduak nahasten direlako. Horri esker, bilbotarrek badute oinezko erradioan lan egiterik, erosterik eta dibertitzerik.
Bilbotarrentzat, ohitura nagusia da oinez edo bizikletaz joatea. Izan ere, herritar gehienek oinetakoak higatzen dituzte, edo motozikloa darabilte euren eguneroko premietarako, orografia laua delako gehienetan. Horrez gain, ohitura horretan, honako faktore hauek ere badute zeresanik: espaloiak handitzea, bidegorrien sareak luzatzea, oztopo arkitektonikoak kentzea eta igogailuak nahiz eskailera mekanikoak jartzea.