Bilbo, bigarren helmuga gogokoena mundu-mailan 2020an, Airbnb-ren arabera
- Bizkaiko hiriburua bigarren postuan dago turismo-helmuga gogokoenen artean, erreserba-kopuruari dagokionez gehien hazten ari diren tokiak kontuan hartuta
Airbnb ostatu-enpresa estatubatuar ezagunak 2020. urtean zein izango diren mundu-mailako turismo-helmuga gogokoenak jakinarazi du. 20 lekuk osaturiko zerrendan, zeina enpresaren plataformaren bitartez erregistraturiko erreserben urte arteko hazkundea aintzat hartuta egin den, Bilbo bigarren postuan dago.
2020an hiria bisitatzeko publikoaren interesa % 402 hazita, Airbnbk Bilbok izandako bilakaera nabarmendu du, alegia, lehen industria-hiri zela eta orain loratzen ari den kultura-zentro dela: “Guggenheim museoak, Frank Gehryk diseinatuak, mapan kokatu zuen Bilbo, 1997an, ireki zenean, eta, harrezkero, Euskadiko hiria oso ezaguna bihurtu da; are gehiago, 2018an Europako Hiririk Onena izendatu zuten”.
Era berean, azpimarratu du Bilbo aukeratzen duten bisitariek “gastronomia-aberastasun apartaz, arnasarik gabe uzten zaituen arkitekturaz eta hiri-paisaia ahaztezinez” gozatuko dutela.
20 tokien zerrendan, Milwaukee, Buriram, Sunbury, Xi’an, Luxenburgo eta Tokio daude, besteak beste.