Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Deustuko Unibertsitatea Nagaokako japoniar Unibertsitateak bultzatzen duen Teknologia Jasangarriei buruzko Unibertsitate Globalaren Proiektuan sartu da bizkaia:talent-en eta BC3-ren laguntzaz

2015/04/20

Hitzarmena sinatu egin ahal izan da BC3-ko taldeak, Ikerbasqueko irakaslea eta Ramón y Cajal ikertzailea den Sérgio Henrique Fariaren lidergopean, bizkaia:talent elkartearen laguntzaz egindako lanari esker. Elkartea, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, eta arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialean Bizkaia-Euskadiko profesional prestatu-prestatuak erakartzea, berton geratzea eta inplikatzea du helburu.

Apirilaren 14tik 18ra, Japoniako ikertzaileen ordezkaritzak, Nagaokako Unibertsitate Teknologikoko presidentea den Koichi Niihara irakaslearen lidergopean, Euskadi bisitatu du, Euskadik asmo handiko programa horretan daukan partaidetza indartzeko. Gainera, horrelako ezaugarriak dituen lehenengoa izango da Japoniaren zein Euskadiren artean. Nagaokako Unibertsitate Teknologikoko ordezkariek Deustuko Unibertsitateko instalazioak bisitatu eta lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmena BC3-k (Basque Centre for Climate Change) eta Nagaokako Unibertsitate Teknologikoak sustatu dute, 10 urtean “Unibertsitate Globala” sortzeko asmoz. Horren bidez, ikasle zein ikertzaileen nazioarteko mugikortasuna bultzatu eta ETE-en nazioarteko agerpena sendotuko da teknologia jasangarrien arloan. Trukerako eredu hori Japoniako gobernuaren ekimen estrategikoa da, eta bikaintasunaren munduko campusa sortzea du helburu. Horrez gain, harreman iraunkorrak ezarriko dira honako herrialde hauetan: Alemania, Tailandia, Hego Afrika, Vietnam, Ipar Irlanda, Mongolia, Malaysia eta Mexiko. Euren zenbatespenen arabera, 10 urteko epean, proiektua hedatuta egongo da erabat, eta, batez beste, 900 parte-hartzaile izango ditu urtean. Japoniako gobernuak batera finantzatuko du programa horretarako zuzkiduren bitartez.

Urtero, Deustuko Unibertsitateko ikasle hautatuen taldeak (3 eta 10 lagun artekoak) trukerako proiektuetan parte hartu ahal izango du Japoniako enpresekin, eta, euren prestakuntzaren osagarri, Nagaokako Unibertsitate Teknologikoan egingo dituzte egonaldiak. Era berean, Japoniako ikasleek ere antzeko egonaldiak egingo dituzte Euskadin. Lehenengo fasean, programa honetako hartzaileak fakultate horietako graduko ikasleak izango dira, eta, apurka-apurka, doktoretzako zein ikerkuntzako langileen artean hedatuko da. Sergio Henrique Faria programa hedatzeko koordinatzailea izango da, Euskadin nahiz Europa osoan.

Hazten ari den ikaskuntza-arlorako bikaintasunaren nazioarteko sarea

Teknologia jasangarrien barruan (Green Technologies), etengabe bilakatzen ari diren jakintza zientifikoak daude kokatuta, eta helburu bera dute, ingurumeneko oreka, eraginkortasuna eta baliabideen erabilera arduratsua errespetatzen dituen ekonomia sustatu nahi dute-eta. Hain zuzen ere, ingurumeneko zientzia bat edo gehiago, ingurumeneko zaintza eta zenbait gailu eta metodologia ezarriko dituzte, ingurumena nahiz baliabide naturalak kontrolatu, modelatu eta artatzeko eta giza jarduketaren ondorio kaltegarriak geldiarazteko.

  1. urteaz geroztik, ingurumeneko teknologien eta baliabideen eraginkortasunaren munduko merkatua urtean %11,8 hazi da batez beste, eta gaur egungo balioa 2,2 bilioi eurokoa da, gutxi gorabehera. Zenbait zenbatespenen arabera, balio hori 4,4 bilioi eurokoa izango da 2025. urtean.

Euskadin, teknologia jasangarrien arloko ikertzaile eta profesionalen harrobi handia dago, baita egoera horri onura ateratzeko prestatuta dauden enpresen sarea ere. Hain zuzen ere, ikerketa zientifiko eta teknologikoetako lerro horiek garatzea izango da euskal lehentasunetakoa eta onartu berri den 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean antzemandako bereizkuntza-guneetakoa. Planean bertan azpimarratu bezala, gainera, oso garrantzitsua izango da lehentasunezko arloetan liderrak diren herrialde zein eskualdeekin harreman iraunkorrak sortzeko ditugun gaitasunak eta aukerak nazioarteko bihurtzea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×