Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaia talenteko Talentia Sareko bi kide aukeratu ditu lurraldeko lehenengo Gaztesaregileak izateko

2017/04/11

 

  • Horrez gain, bizkaia talentek bultzatutako Talentia Challenge programa berritzailearen lehenengo edizioko 7 talentu gaztek osatutako diziplina anitzeko taldea Bizkaia Gazte Txartel berriaren diseinuan ari da lanean

Bizkaiko ahaldun nagusiak, Unai Rementeriak, Bizkaiko Foru Aldundiak ”Bizkaia Goazen Gazteak” lelopean 2017. urterako abian jarri dituen jardueren agenda eman du jakitera. Foru-sail guztiek sustatutako 137 proiektu dira, eta 69,6 milioi euroko inbertsioa egingo da bertan.

Gazteen Urteko proiektuak 6 arloren inguruan daude egituratuta, eta behar besteko aukerak sortu nahi dituzte, gazteei prestatzen, lan egiten, parte hartzen, munduarekin konektatzen eta gozatzen laguntzeko.

SAREGILEAK ETA BIZKAIA GAZTE TXARTELA

Gazteen Urtearen aurkezpenean, bi gazte-talde egon dira Unai Rementeriarekin, eta abian dauden bi ekimen aurkeztu dituzte: Gaztesaregileak eta Bizkaia Gazte Txartel berriaren diseinuan lan egiten ari den gazte-taldea. Guztiak, gainera, bizkaia talenteko Talentia Zerbitzuko programetako parte-hartzaileak dira edo izan dira. Zerbitzu horrek, hain zuzen ere, behar besteko orientazioa ematen die Bizkaian bizi eta hiru euskal unibertsitateetan ahalmen handiena duten unibertsitarioei, behar bezala laneratu daitezen, garapen profesional egokia izan dezaten eta inguruko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialarekin lotuta egon daitezen.

Gaztesaregileak bi gazte dira, Estibaliz eta Endika, eta gazteek elkartzeko edo batzartzeko aukeratutako lekuetara joango dira. Hau da, gazteen bi ordezkari dira, eta Bizkaiko eskualde guztiak zeharkatuko dituzte, Bizkaiko gazteen urtea gazteentzat esanguratsuak diren lekuetan agerian jartzeko, dinamizatzeko eta gizarteratzeko.

Lurraldeko gazteek egoteko, bizitzeko eta harremanetan jartzeko aukeratutako leku eta eremuetan egoteko eta haien erara egiteko sustatutako apustua da. honako hauxe izango da haien xedea: gazteei entzutea, haien eskaera eta kezka nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskaintzarekin lotzea, sortzen diren aukerei buruzko etengabeko informazioa edukiko duen harreman-sarea eratzea, proiektuak antzematea eta aukerak sortzea.

Bi Gaztesaregileek funtsezko beste eragile batzuen etengabeko laguntza eskerga jasoko dute; esate baterako, proiektuko koordinatzailea edo tutoreen taldea. Talde horrek funtsezko zeregina izango du proiektuan, gazteentzat garrantzitsuak diren arloetako erakunde adierazgarriak direlako bertako kideak: Ivan Jimenez (bizkaia talenteko zuzendari gerentea), Jokin Garatea (GAIA Klusterra), Inés Anitua (ACICAE Klusterra), Jesús Riaño (Deustuko Unibertsitatea), Aitzol Lamikiz (EHU) edo Ainara Basurko (BEAZ), besteak beste.

Bizkaia Gazte Txartel berriari dagokionez, bizkaia talentek bultzatutako Talentia Challenge programa berritzailearen lehenengo edizioko 7 talentu gaztek osatutako diziplina anitzeko taldea haren diseinuan ari da lanean. Gazteak haientzat sortutako zerbitzu eta proiektuekin lotzeko moduko tresna garatzea dute xede.

Taldea gazteen eskaera nagusiak zein diren eta irtenbide onenak zein diren ari da aztertzen. Izan ere, lan-taldeak berak aurreratu duenez, baliteke azken irtenbidea txartela ez izatea. Aurreikuspenen arabera, uda baino lehen emango dute xehetasunen berri.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×