Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak gazteen lanbide-hobekuntza bultzatuko du, ospe handiko ikastetxeetan prestakuntza osatzeko laguntzen bidez

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 238.478 euroko aurrekontu-partida bat onartu du 2016-2017rako, gazteek Bizkaiko enpresetan, unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan sartzeko dituzten aukerak hobetzeko helburuarekin. Etorkizunerako apustua da, Bizkaiko egitura ekonomikorako.

Giza kapitalaren arloko prestakuntza Bizkairako inbertsio onena dela guztiz sinetsita, bai ikuspegi ekonomikotik, bai ikuspegi sozialetik, Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak diru-laguntzak ematea onartu du, graduatu ondoko ikasle gazteen lanbide-hobekuntzaren gaian, ospe handiko nazioarteko ikastetxeetan, atzerrian, ikastaroak egiten laguntzeko helburuarekin.

Enpresek behar duten espezializazioak behartzen du oso gaituta dauden profesionalen sare bat eratzera, bai ekoizpen-jarduera garatzeko, bai negozioko ildo berrietarako ere. Hori dela-eta, laguntza hauek onartu dira, gazteen prestakuntza akademikoa osatzen saiatzeko eta, hartara, Bizkaiko enpresetan, unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan sartzeko aukerak hobetzeko.

Euren ahalegin eta emaitza akademikoengatik nabarmendu diren lizentziadun eta gradudun gazteen bikaintasun-prestakuntza saritu eta bultzatzea, euren ibilbide pertsonala aitortu eta hari ordain soziala ematea ez ezik, etorkizunerako benetako apustua ere bada, Bizkaiko egitura ekonomikorako.

Bizkaiko gazte tituludunentzat dira laguntzak, eta 30 urtez azpikoak eta Bizkaia Talentia programan parte hartutakoak izan behar dute. Programa hori Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak eta Bizkaia Talent Elkarteak sustatutakoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateekin lankidetzan.

Lanbide-hobekuntzako ikastaroak, gutxienez, sei hilabetekoak izango dira eta osorik egin ahal izango dira ospe handiko nazioarteko unibertsitatean edo ikastetxean, atzerrian, edo konbinatuta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetako batekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak 238.478 euroko aurrekontu-partida ezarri du 2016-2017rako. Zehazki, ikasle bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2016ko irailaren 30eko 09:30ean amaituko da. Lehia libreko erregimenean emango dira diru-laguntzak, eta berehala, gazteei eman nahi zaien laguntza benetakoa eta eraginkorra izan dadin.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×