Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Erresuma Batuko herritarrei bizileku-agiria emateko instrukzioa argitaratu da

2020/07/20

  • Egoitza egiaztatzeko agiria uztailaren 6tik eska daiteke eta Erresuma Batuko herritarren senideek ere baliatu ahal izango dute neurri berri hori

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak eta Barne Ministerioak, Migrazioen Estatu Idazkaritzaren eta Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren bidez, hurrenez hurren, instrukzio bat sinatu dute, uztailaren 4an EAOn argitaratua. Bertan, Britania Handiko Erresuma Batua eta Ipar Irlanda Europar Batasunetik eta Europako Energia Atomikoaren Erkidegotik Ateratzeko Akordioaren 18.4 artikuluan aurreikusitako egoitza-dokumentua emateko jarraitu beharreko prozedura dago zehazturik.

Akordio horrek Batasuneko estatu kide batean bizi diren herritar britainiarren dokumentazio-prozesu bati heltzen dio, 2020ko abenduaren 31 baino lehen zirkulazio askerako eskubidea baliatzen dutenen eta data horretatik aurrera iristen direnen artean bereizteko. Lehenengoek bizilekuari, zirkulazio askeari eta Gizarte Segurantzari buruzko eskubideak izango dituzte, Ateratzeko Akordioan berariaz aitortutakoak.

Agindu hori argitaratuta, dokumentazio-prozedura bat ezarri da Espainian bizi diren Erresuma Batuko herritarrentzat, bai eta haien senideentzat ere, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren artean negoziatutako Ateratzeko Akordioa betetzeko.

Prozedura 2020ko uztailaren 6tik dago martxan, eta bereizi egiten ditu erregistro-ziurtagiria edo EBko herritarraren senitartekoaren txartela dutenak eta hainbat arrazoirengatik halakorik ez dutenak.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×