Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talent, EURAXESS sareko nazioarteko eredua Israelen

  • Gizarte- eta kultura-mailako integrazioari, Dual Career delakoari eta garapen profesionalari buruzko eskola eman du, Europan “jardunbiderik onena” izendatua izan eta gero

Joan den azaroaren 13an, Bizkaia Talent Israelgo Teknologia Institutuan (Technion) izan zen gonbidatu berezi gisa, Haifa hirian, hain zuzen. Bertan, EURAXESS Book the Trainer topaketan hartu zuen parte, zeinak EURAXESS TOP IV proiektu europarra duen oinarri.

Carmen Méndez Bizkaiko Relocation & Be Basque Dual Career zerbitzuaren arduradun eta nazioarteko mugikortasun-kudeaketan adituak ikertzaileen eta horien bikotekideen gizarte- eta kultura-mailako integrazioari eta garapen profesionalari buruzko eskola eman zuen, akademia-industria lankidetzaren barruan.

Ikertzaileei eta horien bikotekideei euskal gizartean, gizartean zein lan-munduan integratzen laguntzeko dituzten zerbitzuen berri eman zien bertaratuei. Ondoren, mahai-ingurua egin zen, non Bizkaia Talentek hainbeste urtez arrakastaz landutako eredua izan zuten aztergai eta hausnarketagai.

Technioneko, Weizmann Institutuko, Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearreko, Haifako Unibertsitateko eta Israelgo Zientzia, Teknologia eta Espazioaren Ministerioko pertsona entzutetsuak izan ziren bertan.

EURAXESS: lan-ibilbidearen mugikortasun eta garapena
EURAXESS Europako Batzordearen ekimena da. Ikertzaileen artean mugikortasuna eta garapena bultzatzea du helburu, Europa zientzia-bikaintasunaren buruan egon dadin. Bizkaia Talent sareko partaide aktiboa da, eta Bizkaiko tokiko gunea.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×