Bizkaia Talentek zientziaren eta euskararen alde egiten jarraitzen du, Elhuyar Fundazioarekin Zientzia Azokan kolaboratuz
2020/03/12
- Euskal elkarteak “Tallentia Skills” profesionaltasunerako trebetasunen programan parte hartzeko lau beka eskainiko ditu
Bizkaia Talentek eta Elhuyar Fundazioak lan-hitzarmena sinatu dute, hirugarren urtez jarraian, zientziaren eta teknologiaren zabalkundea bultzatzen eta euskararen garapena sustatzen jarraitzeko.
Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek eta Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusi Jon Abrilek sinaturiko hitzarmenaren oinarria Elhuyar Zientzia Azoka da, zeina Bilbon egingo den. Ekimenaren helburuak dira gazteen zientzia-bokazioa indartzea, jendartean zientziaren kultura sustatzea eta zientzia hedatzeko tresna bat izatea, proiektu estrategikotzat jota.
Zientzia Azokako parte-hartzaile gazteen artean, Bizkaia Talentek lau beka banatuko ditu “Tallentia Skills” profesionaltasunerako trebetasunen programan parte har dezaten, betiere beren ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateren batean egiten badituzte.