700 gaztek beren ikerketa-lanak aurkeztu dituzte Elhuyar Fundazioaren Zientzia Azokan
2023/06/08
- Aurten ere, Bizkaia Talentek zientziaren azoka babestu, eta lau beka banatu ditu profesionaltasunerako gaitasunak lantzeko Talentia Skills programan parte hartzeko.
Ekainaren 2an, 3an eta 4an, Elhuyar Zientzia Azoka egin zen Bilbon, Elhuyar Fundazioak antolatzen duen zientziaren azokarena, hain zuzen ere, non 60 ikastetxetako 700 gaztek 200 proiektu baino gehiago aurkeztu zituzten. Euskadiko ikastetxeetako gazteek ez ezik, Espainiako Estatuko eta nazioarteko beste azoka batzuetako irabazleek ere hartu zuten parte.
Bizkaia Talentek, Elhuyar Fundazioarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, lau beka banatu zituen profesionaltasunerako gaitasunak lantzeko Talentia Skills programan parte hartzeko. Horren helburua da ikasleen zeharkako gaitasunak garatzea, haien prestakuntza-aldian gidatzea eta Euskadiko erreferentziazko enpresetara eta sektoreetara modu proaktiboan hurbiltzea.
Hamarkada bat baino gehiago bokazio zientifikoa bultzatzen
Aurtengoa Elhuyar Zientzia Azokaren hamaikagarren edizioa izan da. Zientziaren azoka honek gazteen artean zientziarekiko zaletasuna sustatzea du helburu, bai eta kultura zientifikoa sustatzea eta hedatzea ere, bai azoka honetan bai urte osoan. Azokan bertan, ikasleez gain, Euskadiko ikerketa-zentroek eta unibertsitateek parte hartzen dute.