Bizkaia Talent

Albisteak

Euskadin dago lan-eskaintzen % 12, Espainiako estatuko biztanleriaren % 4,5 baino ez izanik

  • 2015etik lanpostuak etenik gabe ugaldu direnez, langabezia-tasak 2010. urteko mailetara murriztu dira.

Espainiako estatuko biztanleria osoaren % 5 era iritsi ez arren, Euskadik, BPG per capita handiena duen bigarren erkidegoak, aparteko dinamismoa erakusten du: lan-eskaintzen % 12,23 bertan daude, eta Madril eta Katalunia bakarrik ditu aurretik eskaintzen guztizkoari dagokionez. Hirugarren urtez jarraian lortu du Euskadik hirugarren postua, eta, aurreko urtearen aldean, zortzi ehunen handitu da kopurua.

Industria-arloari dagozkio lan-eskaintza gehienak, sei proposamenetik bat, eta ingeniaritza da esparru funtzionalean nagusi, hiru eskaintzatik bat baitagokio.

Langabezia-tasarik txikiena 2010etik
2018ko hirugarren hiruhilekoan, langabe-kopurua % 8,30 murriztu da, alegia, 8.700 langabe gutxiago izan dira, aurreko hiru hiruhilekoei dagokienez; hala, langabezia-tasa % 9,42koa da, txikiena azken zortzi urteotan (% 9,9koa 2010eko hirugarren hiruhilekoan), azken urtebetean % 2,1 murriztuta. Kopuru horrek zuzeneko lotura du lanpostuen etengabeko ugalketarekin, 2015etik; azken 12 hilotan, 16.400 lanpostu sortu dira lurraldean. Era berean, Confebasken arabera, 2018 eta 2020 artean enpresek 100.000 langile gaituren beharra izango dute.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×