Bizkaia Talentek “Enpresak eta Bioaniztasuna” proiektuarekin bat egin du, zeina Lurgaia Fundazioak sustatuta dagoen
2018/09/11
- Lankidetza-hitzarmen honen bidez, Bizkaia Talentek bioaniztasuna kontserbatzeko eta kudeatzeko hainbat ekintza egingo ditu.
Bizkaia Talentek eta Lurgaia Fundazioak beren arteko harremana estutu dute, Enpresak eta Bioaniztasuna proiektua sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatuz. Lurgaia Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin batera kudeatzen du proiektua, eta Bizkaia Talentek, zuhaitzak landatuz, CO2a konpentsatzeko jarduketa egingo du haren baitan.
Hitzarmena joan den irailaren 5ean sinatu zuten aldeek, eta Bizkaia Talenteko zuzendari gerente Ivan Jimenezek zera azpimarratu zuen: “Geure egindako garapen iraunkorreko helburuak betetzeko eta, hala izan dadin, elkarlanean aritzeko ematen ari garen eta emango ditugun urrats ugarietako bat da hauxe”.
Fundazioko presidentea, berriz, pozik agertu zen akordioa izenpetu ostean: “Hitzarmen honen bidez, guretzat oso garrantzitsua den xede bat beteko dugu: ekimen pribatua eta enpresak gure natur ondarearen kontserbazioan inplikatzea”.