Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Euskal enpresek maila teknologiko handiko esportazioetan zuten marka hautsi dute 2014an

2015/04/17

Iaz, euskal enpresek inoiz baino balio teknologiko handiko produktu gehiago saldu zituzten kanpoko merkatuan, Eustat – Euskal Estatistika Erakundeko datuen arabera. 10.324 milioi euroko eragiketak itxi zituztenez, maila hori krisiaren aurretiko datuen araberakoa baino 1.660 milioi handiagoa da.

Salmenta teknologikoak salmenta guztien %46koak izan direnez, 2005ean lortutako gehienezko mailara iritsi dira. Orduan, hain zuzen ere, Euskadin esportatutako ondasunen erdiek I+Gko maila handia zeukaten.

Euskadiko lantegietan berrikuntzaren kulturari esker ekoitzitako produktuak dira: automobilgintzako osagaiak, autoak, makina erreminta, makinak oro har, trenak, hegazkinetako piezak, etxetresna elektrikoak, osagai elektroniko eta informatikoak, produktu kimikoak edo farmakoak, besteak beste. Ondasun horien salmentak %14 igo ziren iaz, eta ia-ia mila milioi eurotan gainditu zuten 2012ko aurreko datua. Orduantxe ere, esportazio guztietako aurreko gehienezko erregistroa lortu zen.

graf1

Eustateko datuen arabera, Gipuzkoako lurralde historikoko ekonomian zeresan handia dauka makina erremintak, goi-mailako salmenten %50ekoa da-eta.

Ehunekoa oso antzekoa da Araban, baina automobilgintza bakarrik kontuan hartua (%72 ia-ia). Arabako sustatzaile industrialak diren Mercedes eta Michelin enpresetako salmenten kopuruak automobilgintzarekin eta bere osagaiekin lotutako jarduerak areagotzen ditu.

Bizkaiak bi abantaila handi ditu Arabaren eta Gipuzkoaren aldean. Lehenengo eta behin, bertako hazkuntza eutsiena da, eta, 2013an, bere datuak hobetu zituen bakarra izan zen hiru lurraldeetan. Bigarrenez, egitura dibertsifikatuena dauka, ahalmen handiko hiru segmentu industrial dituelako eta %20ren gainetik daudelako: automobilgintza (%30), ekipo-ondasunak (%27) eta ekoizpen kimikoa (%22). Euretako batean geldialdi orokorra gertatuz gero, ez da kopuru orokorrean lar igarriko.

Hiru guztiori egonkortasun-berme nahikoa ez balitz, Bizkaian bertan dago I+G+b suspertu eta gero eta multinazional gehiago erakartzen dituen automobilgintzako berrikuntza-poloa, Automotive Intelligence Center, alegia.

ESPORTAZIOEN HELMUGA

Esportazioen helmuga diren merkatuei dagokienez, salmenta gehienak (%61 baino gehixeago) Europar Batasunera doaz. 6.334 milioi euro horietatik, 4.800 milioi baino gehixeago geratzen dira euroaren eremuan, baina, batez ere, Alemanian eta Frantzian.

Balio teknologiko handiko ondasunetako beste 1.500 milioi euro Amerikarantz doaz; eta erdiak baino gehiago, hegoaldeko hemisferiora. Ipar Amerikak -Mexiko, Estatu Batuak eta Kanada- balio erantsi handiko produktuak erosten ditu 735 milioi euro baino gehiagoren truke.

graf2

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×