Protagonistak
Esperientzia pertsonala
Estíbaliz Olano
2006. urtean Senior Researcher gisa sartu nintzen Progenika Biopharma, S.A. enpresan (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa), diagnostiko-taldearen barruan; bere helburua da DNA-txipak garatzea, ondoretasunezko hainbat arazoren eragile diren mutazioak izari handian hautemateko. Zehazki, fibromialgia eta neke kronikoaren sindromearen diagnostiko molekular diferentzialerako DNA-txipa garatzen ari naiz. Proiektuaren liderra izanik, oligonukleotidoen eta txiparen alde teknikoaren diseinua zein produktuaren barruko eta kanpoko baliozkotzea egiten ditut. Bizkaian jaio eta hazi nintzen eta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) egin nuen nire karrera. Lizentziatura amaitu nuenean, Ingalaterrara joan nintzen Europako Erkidegoaren beka batekin, ingelesa hobetzera eta ikerketaren arloan esperientzia hartzera. Hurrengo 10 urteetan ikertzaile bezala prestatu nintzen Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Orain dela gutxira arte lan-egoera zegoen bezala egonda, batez ere doktoreentzat eta bioteknologiaren arloan, ezinezkoa iruditzen zitzaidan etxera itzultzea. Baina, nire familia eta nire sustraiak beti egon dira Bizkaian eta, orain dela urtebete baino gutxiago, Bizkaiko enpresa batean lanean hasteko aukera izan nuen, biomedikuntzaren arloan lan egiten duena, ikerketa biologikoaren eta ospitaleko errutina klinikora aplikatzearen arteko lotura bat ezarriz. Gai interesgarrietan lan egiteaz gain, doktoreak kontratatzearen eta I+Gean inbertitzearen aldeko apustua egin dute; horrela. Bizkaira itzultzeko eta nire karrera nire herrialdean garatzeko aukera oso ona zela ikusi nuen. “ Bizitza akademiko, ikertzaile eta ekintzaile baten mugarriak Goi-mailako ikasketak:
- Elikagaien Zientzian eta Teknologian Lizentziatura, Euskal Herriko Unibertsitatean (1995).
- Elikagaien Bioteknologian M.Sc. Reading-eko Unibertsitatea. Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren Departamendua (Erresuma Batua, 1998).
- Bioteknologian eta Nutrizioan Ph.D. Reading-eko Unibertsitatea. Food Biosciences Fakultatea. Bioteknologia Departamendua (Erresuma Batua, 2001).
- Fellow Doktorego ondokoa. Kaliforniako Unibertsitatea, Davis. Barne-medikuntza. Pulmonary and Critical Care Medicine Group (Ameriketako Estatu Batuak, 2002-2003),
- Fellow Doktorego ondokoa. Reading-eko Unibertsitatea. Food Biosciences Fakultatea. Giza-nutrizioaren Departamendua –Hugh Sinclair. (Erresuma Batua, 2003-2006).
- Senior Scientist. Progenika Biopharma, S.A. – Diagnostiko Departamendua (2006-…).