Protagonistak
Esperientzia pertsonala
Miguel Ángel Benítez
Basque Centre For Applied Mathematics (BCAM)
Zerk bultzatu zintuen Bizkaira etortzera?
“Madrileko Unibertsitate Autonomoan (UAM) hasi nuen Project Manager karrera. Han bi urte neramatzanean, hemen lan egitea eskaini zidaten eta bi aldiz pentsatu gabe etorri nintzen, euskal I+G+b sisteman konfiantza daukadalako”.
Zela lagundu zizun Bizkaia Talent-ek?
“Asko lagundu zidan. Espainian ez dira Euskadiko foru-zergak eta hemengo beste hainbat kontu ulertzen. Egia esan, Bizkaia Talent-ek eskaini zidan laguntza zehatza izan zen, oso ona. Niretzat oso baliagarria izan zen”.
Harrera-zerbitzua
“Bizkaia Talent-en harrera-zerbitzuari 8 puntu emango nizkioke, ekimen bikaina baita. Oso interesgarria da berrikuntza zerbitzu guztietan sartzea. Ez dago perfektua den ezer eta, matematikariok diogun bezala, 10etik beherako puntuazioa ematea baliagarria izaten da; horregatik emango nizkioke 8 puntu”.
Zela baloratzen dituzu Bizkaia eta Euskadi ingurune zientifiko gisa?
“Espainiako sistemarekin alderatuta, oso ingurune ona da. Baina, noski, berrikuntzarako tresnak ezarri behar dira eta, zalantzarik gabe, merezi du euskal I+G+b-ren alde apustu egiten jarraitzeak”.