Protagonistak
Esperientzia pertsonala
Scott Rapoport
Histocell
Ibilbide profesionala
“Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatu nintzen Floridako Unibertsitatean. Ondoren, Bioingeniaritzan masterra egin nuen eta Biologian doktoregoa egin nuen Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Behin prestakuntza akademikoa amaituta, doktorego ondoko beka bat lortu nuen Filadelfiako Haurren Ospitalean lan egiteko. Nire esperientzia akademiko eta profesionalagatik, biomaterialeekin lotutako proiektuak garatzen hasi nintzen. Doktorego ondoko beka amaitu ondoren, Tengion enpresaren lanpostu bat onartu nuen; Tengion medikuntza erregeneratiboan lan egiten duen enpresa da, Winston-Salemen, Ipar Karolinan. Han lanean ari nintzela, Histocellen eskaintza jaso nuen”.
Zerk bultzatu zintuen Bizkaira etortzera?
“Bizkaia fase oso interesgarrian sartzen ari da. Bioteknologia arloan puntako eskualde bihurtzeko bidean dago. Orain dela urte batzuk Espainiak erakarri ninduen, bioteknologiaren esparruan hazkunde esponentziala bizi izaten ari den herrialdea delako. Horrela, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ikerketa sustatzen ari dira, horrek etorkizuneko hazkunde ekonomikoan izango duen eraginagatik. Aukera ona iruditu zitzaidan”.
Harrera-zerbitzua
“Zaila da atzerriko herrialde batera iristerakoan bizi izaten dena azaltzea. Hizkuntza menderatu ez arren, gizartean integratu behar duzu. Konpondu beharreko kontu asko dauzkazu: etxebizitza, nortasun agiriak, erabili behar duzun osasun-zerbitzua eta beharko duzun garraiobidea. Hortxe jaso nuen Bizkaia Talent-en laguntza. Arazo guztiak konpontzeko beharrezko informazioa eman eta prozesuan lagundu zidaten. Eman dakiokeen kalifikaziorik onena ematen diot zerbitzu horri eta egoera berean aurkitzen den edozeini gomendatzen diot”.
Etorki herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak