Protagonistak
Esperientzia pertsonala
Ximena Carrión
IDOKI
LEHEN PERTSONANTartekatuXIMENA CARRIÓN IDOKI Ibilbide profesionala
“Ekuadorren Unibertsitatean Abeltzaintza eta Arrantzako Industria ikasketak egin nituen eta ondoren bost urtez lan egin nuen. Lan-esperientzia horren ondoren, bi urtez Holandara joatea erabaki nuen, Elikagaien Kalitatearen Kudeatzaile Masterra egitera. Gero, Espainiara lanera etortzeko aukera izan nuen; lehenengo, Burgosko Unibertsitatera, ikerketa beka batekin, eta ondoren hona, Bizkaira”.
Zerk bultzatu zintuen Bizkaira etortzera?
“Holandako Masterra amaitu nuenean, Burgosko Unibertsitatera joateko aukera izan nuen, ikertzaile lan egitera. Euskadiko enpresa baterako proiektu batean hasi nintzen eta konpainiarekin harremana egin nuen; gauza batek beste ekarri zuen eta, azkenean, lan-proposamen bat egin zidaten, pertsonalki zein profesionalki erakargarria zena”.
Harrera-zerbitzua
“Bizkaia Talent nire enpresari laguntzen hasi zen, ni kontratatzeko tramiteak zuzentzen. Euskadiko zein Espainiar Estatuko beste erakunde batzuekin kontaktuan jarriz lagundu zioten. Niri, berriz, behar izan dudan informazioa emanez lagundu didate. Beti egon dira, atzerritarra naizen aldetik, lanari dagokionez zein pertsonalki, behar izan dudanean laguntzeko prest”.
Garapen profesionala gure ingurunean
“Uste dut Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoaren ingurunean ikerketa bultzatzen dela eta horretan eragina daukala, batetik, naturarekin eta, bestetik, hemengo enpresa askorekin kontaktuan egoteak. Ikerketa errazten duen ingurunea da. Nire ustez, orokorrean, Euskadi zein Espainia asko garatzen ari dira eta ikerketa erabat babesten ari dira”.
Etorki herrialdea: Ekuador