Protagonistak
Esperientzia profesionala
Alejandro Moreno
BALTOGAR
Bizkaia Talent-erekin lankidetza
“Fluido-dinamikako ikerketa proiektu batean talentua erakartzeko Bizkaia Talent-eren kolaborazioa izan dugu. Enpresa txikia izanda, talentua erakartzeko dauzkagun arazoetako bat da ondo prestatutako pertsonak erakartzeko aukera emango digun harreman-sarerik ez izatea. Proiektu interesgarri bat pertsona horiei helarazi ahal izateko gaitasunik ere ez daukagu.Bizkaia Talent-eren kolaborazioak goi-mailako mundu zientifikoan mugitu ahal izateko aukera eman digu eta, nolabait, era honetako proiektu bat abian jartzea lortzeko pertsona egokien talentua erakartzea lortu ahal izateko aukera.
“Bizkaia Talent-erekin, Massachusetts Institute of Technology (MIT) institutuaren European Career Fair erakundera jo genuen. Oso esperientzia positiboa izan zen eta unibertsitate horretako irakasleekin hitz egiteko aukera izan genuen; irakasleok MIT-en irakasteko moduaren berezitasunak azaldu zizkiguten. Azoka horretan, egiaztatu genuen lehen gauza izan zen Bizkaia Talent-ek Bizkaia eta Euskadirengan interesa duten pertsonak erakartzeko daukan gaitasuna eta oso ondo prestatutako profildun pertsonekin harremanak egiteko aukera eman zigun. Hain zuzen ere, Basque Centre For Applied Mathematics (BCAM) zentroan, BCAM-Baltogar gure ikerketa-lerroaren liderrak izan litezkeen hiruzpalau pertsona identifikatu genituen”.
“Azkeneko urteotan konturatu gara balio erantsi handiagoko produktuak ekoiztu beharra daukagula, merkatuaren globalizazioaren eraginez, balio erantsi txikiko eta lan-esku intentsiboko produktuak kanpoan ekoizten baitira. Produktu berrien diseinuari ekin diogu eta modelo horiek optimizatzea eta, horrela, errendimendu hobea lortzea ahalbideratuko digun softwarea sortzeko aplikatutako matematikaren laguntza behar duten geometriak lortu beharra daukagu. Ildo horretan, BCAM zentroaren lerroaren apustua da ikerketa-lerro horretan beste enpresa batzuek parte hartzea, azterlan aurreratuak sortzeko, fluido-dinamikako softwarea batez ere, behar ditugun modeloak lortzeko aukera emango diguna”.
Alejandro Moreno: Baltogar (Haizagailu industrialak) enpresaren kudeatzailea