Protagonistak
Esperientzia profesionala
Alfonso Martínez Cearra
“Orokorrean, Bizkaiko bizi-kalitatea oso ona da; garapen-maila altua duen gizartea da, bizitza-estilo oso gizatiarrarekin, harreman askorekin eta ingurumen- eta paisaia-baldintza zoragarriekin. Bizkaiaren ezaugarriak bakarrak ez diren arren eta, beharbada, munduko onenak ere ez diren arren, uste dut zaila dela ezaugarri horiek denak batera beste inon aurkitzea”.
“Bizkaian, 20 urtetan, azpiegituren garapen handia eman da, ekipamenduena, hazkunde humano, sozial, teknologiko, enpresa-garapen eta garapen kultural baterako oinarrizko baldintzak sortzeko behar den guztiarena. Orain, hurrengo urratsa, gaur egun ditugun aukerak orain dela 20 urte geneuzkanak baino askoz hobeak direla ulertzearen alde egitea izan behar dela uste dut. Aukera horiek aprobetxatu egin behar ditugu”.
Bizkaia Talent
“Bizkaia Talent funtsezko organizazioa da gaur egun, talentuak eta pertsonalitateak erakartzeko, beste inguruabar batzuetan askoz zailagoa izango bailitzateke hori lortzea. Ekarpen garrantzitsuak egiten ditu, baina nik bat nabarmendu nahi nuke: babes instituzionala. Kanpoan oso positiboki baloratzen da ekimen pribatu batek edo beste edozein eratako ekimenak babes bat izatea. Bizkaia Talent-ek babes hori esplizitu egiten du, erakundeek eta, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak atzerritik gure proiektuetan kolaboratzera datozen profesionalei ematen dien babesa”.
Munduko lehen mailako profesionalen lotura: Charles Landry
“BM30 elkarteak Charles Landryrekin abian jarritako “The Creativity Potential of Bilbao & the Bizkaia Region” proiektuaren helburua izan da erakunde, enpresa, gizarte zibil eta, oro har, Bizkaia osoa kontzientziatzea, sormenari bide ematea garrantzitsua dela uler dezaten. Has gaitezen ideiengan fedea izaten, eta ez proiektuetan bakarrik”.
Alfonso Martínez Cearra: Bilbo Metropolitarra Biziberritzeko BM30 Elkartearen Zuzendari Nagusia