Protagonistak
Esperientzia profesionala
Azucena Castro
“Biologian Doktorea naiz. Euskal Herriko Unibertsitatean egin nuen Doktoretza eta Frantzian, Portugalen eta Argentinan lan egin dut doktoretza aurreko eta ondorengo egonaldietan. Geroago, hainbat ikerketa-proiektu egin ditut, bioteknologiaren munduan lanean hasi naizenera arte, baina, batez ere, zuzendaritzako eta kudeaketako lanpostuen ikuspegitik”.
“OWL Genomics enpresa 2002an sortu zen, egoitza Madrilen zeukalarik. Ondoren, 2004. urtean, enpresa Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikora lekualdatu zen, gure lanaren sektorea den bioteknologiaren barruan enpresarentzako garrantzitsuak diren azpiegitura eta aukerak eskaintzen zituelako. Ikerketa kooperatiboko zentroekin batera, konpainia bioteknologiko multzo bat sortzen ari zen, eta instalazioei zein prestatutako langileen kontratazioari zegokionez aukera asko eskaintzen zituen politika orokor bat zegoen, Gobernuaren eta erakundeen aldetik, tartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik.
“Bizkaia Talent-ek behar genuen lanpostu baterako beharrezko prestakuntza zeukan Manchesterreko (Ingalaterra) pertsona bat kontratatzea ahalbidetu digu. Gure merkatua globala da, bai gure produktuei dagokienez, bai gure organizazioetako kide izateko behar ditugun pertsonei dagokienez. Horregatik, ezin baliotsuagoa da Bizkaia Talent-eren laguntza-programa”.
Azucena Castro: OWL Genomics enpresaren zuzendaria