Protagonistak
Esperientzia profesionala
Paola Salanueva
HISTOCELL
“Noray Science Group taldeak Bizkaia Talent-erekin kolaboratzen du, bi alderditan: lan-bitartekaritzako zerbitzuan eta location zerbitzuan. Lehenengoan, Bizkaia Talent-eren bitartez, gure lan-iragarkiak hedatu ahal izan ditugu eta Euskaditik kanpo bizi diren ondo prestatutako euskal zientzialari eta teknologoen lan-poltsa bat eskuratu”.
“Gainera, Bizkaia Talent-eren eskutik, Katalunian bizi diren euskal zientzialariak erakartzeko Bartzelonan antolatutako biozientzien sektorearen loturarako jardunaldian parte hartu genuen. Bestalde, Bostongo MIT Azokan eta Turingo ESOF Azokan ordezkatu gaitu Bizkaia Talent-ek, enplegu eskaintzaile gisa. Baina, Bizkaia Talent-erekin harrera-zerbitzuan kolaboratu dugu gehien. 2009ko azaroan, Histocellek biomaterialeen ingeniari bat hautatu zuen, bioteknologian aditu estatubatuar bat, eta lehen aldiz kanpoko ikertzaile baten legeztatze-prozesuari aurre egin behar izan zion”.
“Behin Scott Rapoport Histocellen hasi ondoren, Bizkaia Talent-ek haren egokitzapen prozesuan laguntzen jarraitu du, Bizkaiko eta inguruneko errealitatearen ezagutza orokorrari, klimari, turismoari, kulturari eta abarri dagokionez; baita bizitoki aldaketarako tramiteetan ere, hala nola, errolda-tramiteak, osasun-txartela lortzea, gidatzeko baimena baliozkotzea eta, batez ere, errentan hartzeko etxebizitza bila”.
Paola Salanueva: Histocell enpresaren Giza Baliabideen Zuzendaria