Bizkaia talent beste Be Basque Talent Meeting bat egin du Londres inguruan ondo prestatuta dauden profesionalekin
2016/11/07
Naturejobs Career Expo azokan parte hartzen zuenez eta Erresuma Batuan zegoenez, bizkaia talentek Be Basque Talent Meetingen beste edizio bat antolatu zuen Londres inguruan bizi eta ondo baino hobeto prestatuta dauden euskal profesionalekin. 40 lagunek parte hartu zuten bertan. Topaketa horretan, bizkaia talenteko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, hurrengo urteetan Euskadin eskari handieneko profil profesionalak eta lan-aukerak zein izango diren azaldu zuen, euskal klusterrak emandako datuak eta informazioak kontuan hartuta.
Topaketa horiek kanpoan lan egiten duten euskal herritarren sareak sustatzea dute helburu, baita Euskadirekiko lotune proaktibo bezain etengabeari eustea ere, Be Basque Talent Network bera sendotu nahian. Euskadirekin lotunea izan nahi duten profesionalen sare handiena da, eta, gaur egun, 80tik gora herrialdetako 7.500etik gora profesional dira bertako kideak, baita 200etik gora euskal erakunde eta enpresa ere.