Bizkaia:talent-ek topaketa bat antolatu du Londresen metropolialdeetan lan egiten duten euskal profesionalekin
2015/09/07
Bost urtez jarraian, bizkaia:talent elkarteak Naturejobs Career Exporen bederatzigarren edizioan parte hartuko du. Londreseko Business Design Centren egingo da irailaren 18an, eta goi-mailako prestakuntza duten langileek kontratatzeko premiak dituzten Euskadiko erakundeetako ordezkari moduan joango da bertara.
Hori dela eta, bizkaia:talent elkarteak Londresen metropolialdeetan lan egiten duten euskal profesionalekin topaketa bat antolatu du.
Ekitaldia irailak 18, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da Garfield House – Marble Arch – Edgware Road-en. Bertan, bizkaia:talent-eko zuzendari gerenteak, Ivan Jimenezek, Be Basque Talent Network plataforma aurkeztuko du, munduko talentuen sare handiena da, eta Euskadirekin lotunea daukaten edo eduki nahi duten profesionalek osatzen dute. Hasi zenetik orain arte 6.500 erabiltzaile baino gehiago dauka.
Topaketa hauekin kanpoan lan egiten duten euskal profesionalen arteko harremanak sustatu nahi dira, eta horrela Euskadirekin lotura proaktibo eta etengabea mantendu.