Talentia Programaren barruan egiten diren Topaketa profesionalek arrakasta handia izan dute
Otsailean, Talentia Programa ospetsuaren zazpigarren edizioa hasi zen. Europako Batzordeak aitortu duenez, jarduera egokitzat hartutako ekimena da, eta honako hauxe du helburu: batetik, hiru euskal unibertsitateetan ahalmen handiena duten unibertsitarioei behar besteko orientabidea ematea, behar bezala laneratu daitezen eta euren lanbidea behar bezala garatu dezaten; eta, bestetik, ikasleek Bizkaiko zein Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialarekin daukaten inplikazioa sustatzea.
Bisitaldi horien bitartez, Talentia Programako parte-hartzaileek lan-arloko esperientzia zuzena eduki ahal izango dute euskal erakunde ospetsu batean. Ekimen hori Talentia Programaren lehenengo edizioetatik egin da, eta harrera zein interes handia sortzen du parte-hartzaileen artean. Izan ere, aurretiaz hautatu eta oro har haien sektore profesionalarekin lotunea daukaten erreferentzia-zentro horietara joatean, erakundeko profesionalei edota arduradunei egin ahal dizkiete galderak, euren zalantza guztiak argitzeko.
Aurton, azkenean, guztira hiru euskal unibertsitateetako Bizkaiko 186 ikaslek parte hartuko dute Talentia Programa berritzailean: Deustuko Unibertsitateko 66, Euskal Herriko Unibertsitateko 84 eta Mondragon Unibertsitateko 34.
Orain arte, programaren sarrerako saioak egin dira otsailean, baita zenbait pertsonarekin garatutako topaketa profesionalak ere; esate baterako, Koldo Saratxaga, Manuel Carreiras edo Elena Zarraga.
Modu berean, aurreko edizioetako onarpena ona izan denez, “Zeure burua balioetsi” jardunaldia ere egin da. Bertan, hain zuzen ere, Impronta Consultingeko David Martínezek parte-hartzaileei azaldu zien nola aurre egin enpleguaren bilaketa aktiboari eta zein diren laneko elkarrizketetara joateko gomendioak. Horretarako, beharrezko jarrerak eta gaitasunak zein diren aipatu zuen.