Bizkaia Talentek topaketa sektorialak antolatu ditu unibertsitateko talentua Euskadiko sektore nabarmenekin harremanetan jartzeko
- Bizkaiko eta nazioarteko 200 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte bileretan, 3 kluster eta 13 erakunderekin batera
Azken asteotan, Bizkaia Talentek hainbat bilera sektorial egin ditu euskal unibertsitateetako (Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta EHU) eta IED Kunsthal eskolako talentua lurraldeko puntako enpresetara hurbiltzeko.
Topaketak, unibertsitate-ikasleen enplegua sustatzea xede, Talentia Skillseko ikasleentzat dira, alegia, Bizkaiko potentzial handieneko unibertsitate-ikasleei eskainitako bikaintasun-programakoentzat, bai eta graduondoko eta doktoregoko ikasleak gizarteratuz eta laneratuz atxikitzeko Be Basque Ambassadors programan parte hartzen dutenentzat ere.
Guztira, 6 topaketa sektorial egin dira (ekintzailetza, energia, finantzak, osasuna, ikerketa eta IKTak), non ikasleek sakonago ezagutu dituzten euskal enpresa-ekosistemako sektore garrantzitsuenetako batzuk eta belaunaldi berrien enpresek gehien eskatzen dituzten trebetasunak.
3 kluster eta 13 erakunde
Topaketetan, honako sektore hauek jorratu dira: ekintzailetza (Beaz Bizkaia, Drone by Drone, Vrainhax), energia (Euskadiko Energia Klusterra, Petronor), finantzak (Fineco, All Iron), osasuna (Basque Health Cluster, Gogoa Mobility, Innitius), ikerketa (EHU, Ikerbasque) eta IKTak (GAIA Klusterra, Seidor, Tellmewow, Ferchau).