Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Bizkaia Talent-eko Be Basque estrategia munduko hiru adibideetako bat talentuaren kudeaketan

2018/03/15

  • Bilbo-Bizkaia talentuaren garapen zein kudeaketan nabarmentzen ari da.

Urtarrilaren amaieran, Suitzako Davoseko urteko batzarra egin zen Munduko Foro Ekonomikoaren esparruan, eta, aldi berean, Insead Negozio Eskolak eta Adecco Giza Baliabideetako Aholkularitza Enpresak egindako Global Talent Competitiveness Index 2018 (GTCI 2018) azterketa ere aurkeztu zen. Bertan, hain zuzen ere, talentuaren aldeko lehiakortasuna aztertzen da maila globalean.

Talentuaren aldeko lehiakortasunaren indizeari begira, mundu zabalean aztertutako 90 hirien artean, Bilbo 32. postuan dago (53 puntu), Singapur, Rotterdam eta Buenos Airesen gainetik, besteak beste. Gainera, Berlinek eta Bartzelonak baino 3 puntu gutxiago besterik ez dauzka.

The Bilbao Experience, jarraitu beharreko eredua

GTCI 2018 azterketan, hiru kasu ikertu dira jarraitu beharreko adibide moduan: Kopenhage, Eindhoven eta Bilbo. Izan ere, zeresan handia dute talentuarekin lotutako politiketarako funtsezko elementutzat hartutako aniztasunaren kudeaketan. Azterketa horretan, egindako lana nabarmentzen da, Europan garapen-bidean dauden talentu-guneetakoa dela eta, inolako zalantzarik gabe, Bizkaia Talentek berak bertan zeresan handia daukala kontuan hartuta.

Global Talent Competitiveness Index munduko erreferentzia-indizea da, eta mundu zabaleko herrialde zein hirien lehiakortasuna dauka aztergai. Informazio gehiago lortu nahi izanez gero, honako hauxe da azterketarako esteka: https://gtcistudy.com/

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×