European Talent Mobility Forum-ek web-mintegia antolatu du “international houses” direlakoek nazioarteko talentuentzako harreman-abiapuntu gisa duten garrantzia nabarmentzeko
- Mintegian, Europako adibide eredugarrien berri emango diete parte-hartzaileei, eta nazioarteko talentua erakartzeko eta atxikitzeko egiten ari diren lana erakutsiko, baita etorkizunean zein erronkari egin beharko dieten aurre ere.
- Web-mintegia datorren maiatzaren 11n izango da.
European Talent Mobility Forum (ETMF), sortzaileen artean Bizkaia Talent duena, 2020an sortu zen aliantza da, talentuaren lurralde-kudeaketan Europako hainbat eskualdetako bederatzi erakunde aitzindarik osatua: Berlin Partner, Bizkaia Talent, Brainport Development, Copenhagen Capacity, International Citizen Hub Lund, Move to Gothenburg, Talent Scotland, Turku Business Region eta Work in Estonia. Bi xede nagusi ditu: talentuaren eskualdearteko mugikortasunerantz aurrera egitea eta toki-, eskualde-, nazio- eta nazioarte-mailan garapen-ekimenak ezartzeko etengabeko irtenbideen baterako sorkuntza sustatzea.
Datorren maiatzaren 11n, ETMFk International House – The one-stop-shop for global talents (Nazioarteko Etxea – Munduko talentuentzako leihatila bakarra) web-mintegia antolatu du, non talentuaren arloko ordezkariak ―Danimarka, Suedia, Estonia, Finlandia, Herbehereak, Txekiar Errepublika eta Belgikakoak, besteak beste― atzerriratuak hartzeko zentroak izatearen garrantziaz mintzatuko diren. Izan ere, zentrook lan-esparruan birkokatzeko prozesua eta gizarteratzea errazten dizkiete nazioarteko profesionalei.
Sakatu esteka hau web-mintegiaren gaineko informazio gehiago eskuratzeko:
WEBINAR: International House – The one-stop-shop for global talent
Informazio gehiago:
www.europeantalentmobilityforum.com