Bizkaia talentek “EURAXESS Career Day – EUESCADA” proiektu europarrean parte hartu eta Bilbon egingo den jardunaldia koordinatuko du
Hurrengo hamabi hilabeteetan, bizkaia talentek Zientzia eta Teknologiarako Fundazioak (FECYT) koordinatutako “EUESCADA” proiektu europarrean parte hartuko du. Bertan, gainera, SAREKO beste bost bazkidek ere parte hartuko dute: Kantabriako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Granadako Unibertsitatea, Gaztela Mantxako Unibertsitatea eta Andaluziako Jakintzaren Agentzia.
Proiektuak ahalik eta informazio gehien eskaini nahi die ikasketak amaitzear dauden unibertsitarioei eta aukera profesionalak ebaluatzen ari diren ikertzaileei.
EUESCADA proiektuak Europa mailako finantziazio-aukerei buruzko informazioa aurkeztuko du, baita akademia ez beste aukera profesional batzuk, ikerketa-ibilbidean mugikortasun geografikorako dauden aukerak, ikertzaileen gaitasunak zein trebetasunak eta haien hobekuntza ere. Azken batean, garapen profesionala antolatzeko orduan ikertzaileak hobeto prestatuta egotea da helburu nagusia.
Proiektuak bost jardunaldi antolatuko ditu bost leku desberdinetan. Haietako bat Bilbon egingo du; eta gainerakoak, Santanderren, Zaragozan, Granadan eta Toledon. Horrela, instituzio anfitrioi bakoitzak, Bilboko kasuan bizkaia talentek, lurraldearen premietara egokitutako programan lan egin eta eragileen partaidetza koordinatuko du.
EUESCADA proiektuak Europar Batasuneko “2020 Helburu” Ikerketa eta Berrikuntza Programako finantziazioa jasotzen du, 741373. finantziazio-hitzarmenpean.
Proiektuari buruzko informazio gehiago lortzeko, bere web orria bisitatu besterik ez duzu: http://euraxess.es/esl/proyectos-europeos