Bizkaia Talentek kide aditu gisa hartu du parte EURAXESSen bi saiotan, Bartzelonan eta Valentzian
- MSCA COFUND 2022 deialdian eta EURAXESS Spain urteko bileran parte hartu du
Abenduaren 12an eta 13an, Bizkaia Talentek Europako Batzordeak antolatutako bi jardunalditan parte hartu zuen, Bartzelonan eta Valentzian, hurrenez hurren.
Bartzelonakoa MSCA COFUND 2022 deialdiari buruzko informazio-saio praktikoa izan zen. Deialdiak doktoretza-programa berriak edo lehendik daudenak eta ikertzaile eskarmentudunentzako beka-programak babesten ditu. Carmen Méndez de Castrok, Bizkaia Talenteko Relocation & Be Basque Dual Career Centre zerbitzuaren arduradunak, funtsezko zenbait alderdi azaldu zizkien finantzatutako COFUND proiektuen kudeaketan aritzen diren langileei, eta, besteak beste, sarrera-prozedurei (bisak eta egoitza-baimenak) eta ikertzaileen integrazioari buruzko aholkuak eman zizkien.
Hurrengo egunean, Valentzian, “EURAXESS Espainia: ikertzaile-karrera, talentua eta mugikortasuna” jardunaldia egin zen, non Méndez de Castro lan-titulazioen aitorpenaren gaia jorratu zuen lantaldeko moderatzaile aritu zen. Baliokidetasunaren, aitorpenaren eta homologazioaren arteko aldeak azaldu zituen, eta benetako hainbat kasu aurkeztu, erakunde batek zein kasutan eska dezakeen Estatuko unibertsitate batek doktore-tituluaren baliokidetasun-adierazpena egitea jakin ahal izateko.