Bizkaia Talent

Albisteak

Etxerriaga: ustiategia bisitatu, sagardoa dastatu eta piknika

Loading Map....

Data/Ordua
2018/06/16
9:45 am - 4:15 pm

Lekua
Etxerriaga

Kategoriak


Esperientzia paregabeaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu: ezagutu, Bizkaiko erdigunean, ustiategi eta sagardotegi bat, XVIII. mendeko baserri batean, zeina XV. mendetik Dudagoitia auzoari dagokion. Egungo jabeek, aitona-amonek egindako urratsei jarraiki, sagarraren, artoaren eta indabaren barietateen ekoizpenari eusten diote. Premium produktua lortzeko, berezko ezaugarriei dagokienez, eta, aldi berean, bakarra eta tradizionala, bertako iturburuaz baliatzen dira uzta ureztatzeko.

Bisitaldian, ekoizpen % 100 iraunkorra ezagutzeko aukera izango dugu, produktu hauena, hain zuzen: indaba zuria/nabarra eta gorria; baserriko artoa; denboraldiko barazkia; sagardoa; eta baserrian egindako arto-irina. Horrez gain, sagardoa dastatu eta talo tradizionalak egiten ikasiko dugu.

Jarduera amaitutakoan, Boroa inguruan pasieran ibiliko gara, eta gero, piknik batean, inguruneaz gozatuko dugu.

EGUTEGIA:

  • Noiz: ekainak 16, larunbata
  • Elkartzeko tokia: Elcano, 5 – Bilbao (Artipiel)
  • Ordua: 09:45

EGITARAUA:

  • 09:45 Elkano kaleko 5. zenbakian (Artipiel) elkartu
  • 10:15 Etxerriaga Baserrira iritsi (Zornotza)
  • 10:30 Jarduera hasi
  • 13:30 Pasiera eta piknika
  • 15:30 Bilbora abiatu
  • 16:15 Bilboko Moyua Plazara iritsi

Prezioa (autobusa eta jarduera barne): helduak 15€, 2-18 urte bitartekoak 7€

Informazio gehiagorako: mobility@bizkaiatalent.eus

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×