Euskadi, lehena hezkuntza-bikaintasunari dagokionez
2019/05/09
- Euskadiko hezkuntza-sistema lehen postuan dago adierazle jakin batzuei dagokienez: batxilergoan graduaturikoen tasa gordina, selektibitatea gainditzen dutenen kopurua, ikasteari goizegi uzten diotenen tasa txikiagoa eta gastu publikoa ikasleko
Euskadi aurrenekoa da, Estatu osoan, hezkuntza-bikaintasunari dagokionez, “Hezkuntza-politikak Espainian: Hezkuntza Bikaintasunaren Rankinga 2019” txostenaren arabera, zeinetan Etikaren Aldeko Profesionalak elkarteak 58 adierazle alderatu dituen, Espainiako hezkuntza-arloko kopuruetatik eskuratuak guztiak.
Euskadi dago sailkapeneko lehen postuan adierazle hauetan: bizi-itxaropen handiena hezkuntzan sei urterekin, batxilergoan graduatuen tasa gordina, selektibitatea gainditzen dutenen kopurua, ikasteari goizegi uzten diotenen tasa txikiagoa, itunpeko ikastetxeen ehunekoa, gastu publikoa ikasleko, baliabide informatikoak eta atzerriko hizkuntzak.
Era berean, emaitza nabarmenak ditu unibertsitate-eskolatze tasan (hirugarren dago rankingean), DBHn graduatuen kopuruan eta derrigorrezko hezkuntza osteko ikasketak dituzten helduen kopuruan (bigarrena da sailkapenean).
Ikasteari goizegi uzten diotenen kopurua, EBkoa baino txikiagoa
Euskadiko hezkuntza-sistemaren eraginkortasunaren beste adierazle bat da ikasteari goizegi uzten diotenen kopurua txikia: % 7. Esan beharra dago Euskadik baduela, halaber, 17 autonomia-erkidegoen artean, eskola-errepikatze tasa txikiagoa.
Autonomia-erkidegoen rankinga
1. Euskadi 8,0
2. Nafarroa 7,7
3. Gaztela eta Leon 7,1
4. Kantabria 6,8
5. Madril 6,7
6. Asturias 6,5
7. Galizia 6,4
8. Aragoi 5,6
9. Katalunia 5,2
10. Errioxa 5,1
11. Valentziako Erkidegoa 3,5
12. Extremadura 3,3
13. Balearrak 2,9
14. Kanariak 2,9
15. Murtzia 2,7
16. Gaztela-Mantxa 2,5
17. Andaluzia 2,3