Bizkaia:talent FABulous bizkortzailea kudeatzen duen partzuergo europarreko kidea denez, 3Dko FABulous inprimagailuen sektoreko Erkidegoaren Topaketan parte hartu du
2015/07/06
Bizkaia:talent FABulous bizkortzailea kudeatzen duen partzuergo europarreko kidea denez, uztailaren 1ean eta 2an Bilboko Bizkaia Aretoan egindako 3Dko Inprimaketako Erkidegoaren Topaketaren antolakuntzan parte hartu du, eta 200 inguru lagun bertaratu dira.
Bi egunetan, nazioarteko zenbait adituk Europako FABulous Programako bigarren deialdian aurkeztutako 53 proiektuak ebaluatu dituzte. Bizkortzeko Programa Europarra da, eta honako hauxe du helburu: ETE-etan FIWARE teknologian oinarritutako negozio-lerro berriak eta enpresak abian jartzen laguntzea eta Interneten 3Dko inprimaketarako aplikazio zein zerbitzu berritzaileak bilatzea.
Programa honetan parte hartu nahi duten izangaiek 3Dko inprimaketarekin zuzenean lotutako negozio-ekimenak aurkeztu dituzte. Guztiek hautatuak izan nahi dute, Interneteko zerbitzu berriak abian jartzean haien start-upa edo ETE finantzatu dezaten.
Bigarren fasean, 2016ko urtarriletik abuztura, zerbitzua aplikazio komertzialerantz bilakatzeko hautatuko ditu FABulousek, eta 60.000 euroko finantzazioa jasoko dute.
Horrez gain, workshopak ere egin dira, topaketa osoan 3Dko inprimaketako ETEak zein web enpresak jakitera emateko eta garatu dituzten aplikazioek eta zerbitzuek gure bizimodua nola aldatuko duten egiaztatzeko.
Lehenengo egunean, Oteiza aretoan, CARSAko Ian MacPhersonek negozio digital berriak abian jartzeko prozesuari buruz hitz egin zuen, eta erakunde bereko Antonio Colladok negozio ereduak eta planak izan zituen hizpide.
Arratsaldean, Europako Mikrofinantzen Sareko Jorge Ramirezek Europako mikrofinantzen aukera aipatu zuen start-upak abian jartzeko finantziazio-iturri moduan.
Bigarren egunean, i.materialiseko Sam Gèrard Vandormaelek 3Dko inprimagailuen kontsumitzaileentzako negozio-eredu berritzaileei buruz hitz egin zuen. Era berean, Bwconek coachingeko saioa egin zuen, ustezko inbertsiogileak nola erakarri daitezkeen irakasteko.
Bizkaia Aretoko Chillida gelan, sare komertzialak zein profesionalak sortu dira, eta 53 proiektuak jarri dira ikusgai. Aretoan, deialdiko 4 gaiei buruzko lau erakustoki egon dira:
- Hodeian oinarritutako 3Dko inprimaketaren diseinua eta zerbitzuak eta era guztietako iturriak
- 3Dko inprimaketarako aplikazioak eta zerbitzuak mobilentzat
- Manufaktura eta logistika, tresnak eta zerbitzuak
- 3Dko inprimaketarekin lotutako eduki aurreratuen kudeaketa
Hori guztia dela eta, ekitaldi hau aukera ezin hobea da, inbertsiogileak, enpresa pribatuak, web enpresariak eta start-upak batzartzeko eta negozioak zein proiektuak beste garapen eta hedapen maila batera nola eraman aztertzeko.