FABulous 3Dko inprimagailuen erkidegoak azken ekitaldia egingo du abenduan, eta bizkaia talent bertan egongo da partzuergo kudeatzaileko kide moduan
Abenduaren 13an eta 14an, Bizkaiak ongietorria emango dio 3Dko inprimaketarekin eta ekoizpen digitalarekin lotutako aplikazio komertzial berritzaileenen aurkezpenari. Topaketan bertan, tailerrak, lekukotasunak eta produktuen, proiektuen eta sare-lanaren jaulkipenarekin lotutako benetako esperientziak ere eskainiko dira.
Aurreko edizioetan bezala, bizkaia talent FABulous haztegia kudeatzen duen partzuergo europarreko kidea denez, hitzordu europar berri honetan ere parte hartuko du.
FABulous Startup proiektu europarrean parte hartzen duten 30 proiektuk FIWAREn oinarritutako aplikazio komertzial berritzaileak aurkeztuko dituzte 3Dko inprimaketaren merkaturako, merkatu industrialetarako eta ekoizpen digitalerako.
Azken ekitaldian azalduko diren proiektuei buruzko informazio gehiago lortzeko, proiektu europarraren web orri ofiziala bisitatu besterik ez duzu: http://fabulous-fi.eu/startups-fabulous/
Bi egunetan, Bilboko Euskalduna Jauregian, era guztietako tailer praktikoak, benetako bizitzako lekukotasunak eta jaulkitzaileen zein sareen trebetasunei buruzko azalpenak eskainiko dira.
Topaketan bertan, 3Dko inprimaketaren munduko enpresariak, inbertsiogileak eta aholkulari aktiboak elkartuko dira. Era berean, Europa osoko startupek ere euren proiektua aurkeztuko dute jendaurrean.
FABulouseko startup berriak ezagutu 3D Printing FABulous Community Meetingean, hau da, 3Dko inprimaketako eragile europar guztientzat ezinbestekoa den ekitaldian. Oraintxe erregistratzeko, sakatu hemen!