Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeriak, eta Smithsonian Fundazioak hitzarmena sinatu dute Euskal Kultura 2016an Washingtoneko munduko jaialdian izateko
AEBetako hiriburuan, Unai Rementeriak Smithsonian fundazioarekin sinatu zuen hitzarmena dela bide euskal kultura gonbidatuta dago 2016. urtean Washingtonen egingo denSmithsonian Folklive Festival ekitaldira. Hitzarmena Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu du, baina asmoa Euskal Herriko gainerako lurralde eta erakundeetara zabaltzea da. Rementeriaren ustez hitzarmen honek aukera ederra emango du Bizkaia eta Euskadi Estatu Batuetako muinean kokatzeko, eta handik gero mundu osora zabaldu ahal izango da.Aukeraz ondo baliatzen bagara, eta badut itxaropena egingo dugula, Smithsonian mugarria izan daiteke gure kulturarentzat eta atzerrian daukagun presentziarako, duela urte batzuk Guggenheim izan zen bezala
, esan du Ahaldun Nagusiak. Horrez gainera esan du hitzarmen hau sinatzea urteko albiste garrantzitsuenetako bat dela, bai Bizkaiko Lurralde Historikoarentzat, bai Euskadi-Basque Countryrentzat.
Smithsonian Zentroaren Folklive Festival jaialdirako zuzendari Michael Masonek ere uste du hitzarmena aukera ederra dela oso zaharra izanik etorkizunera begira dagoen herri modernoa aurkezteko
. Masonek esan du bere erakundeak Bizkaiarekiko eta Euskadirekiko daukan interesak oinarri historikoak dauzkala baina, aldi berean, gaurko errealitateari ere begiratzen diola, zeren erakutsi nahi baitugu kultura ondarea ez dela iraganeko kontua eta gaur egun ere bizirik dagoela
. Smithsonian Fundazioaren ordezkariak azaldu du euskara oso interesgarria gertatuko dela ekitaldira biltzen direnentzat. Ekitaldia hamar egunekoa izango da eta 2016ko ekainaren amaiera eta uztailaren hasiera bitartean egingo da (datak ez dira zehaztu oraindik). Masonek esan du Bizkaiaren eta bere erakundearen arteko lankidetzaren lehen urratsa izango dela. Aurrera egingo dugu elkarrekin. Gure lankidetza urrunago helduko da
, iragarri du.
Smithsonian Folklive Festival munduan egiten diren kultura ekitaldi handienetakoa da. AEBetako hiriburuko National Mall-en egiten da eta milioi bat pertsona bildu ohi ditu; mundu osoan zehar 40 bat milioi pertsonak jarraitzen dute. Hitzarmena sinatzean Ahaldun Nagusiak esan duen bezala, ekitaldi hau oso garrantzitsua da eta daukan eragina kontuan izanikaukera paregabea da mundu osoak ikus dezan Bizkaian denetariko aukerak daudela, kulturaren arloan, prestakuntzan, ekonomian zein gizartean
. Hitzarmenak Bizkaiko Foru Aldundiak bere gobernu-eremu guztietan kanpo ekintzarekin daukan konpromisoa berresten du. Konpromisoan emandako hitza betetzen ari gara
, esan du Rementeriak;munduko aukeraguneak lotuta egotea ekonomiaz harago zabaltzen da; aitzitik, kulturaren arloan ere nazioarteko lotura interesgarriak ezar daitezke, eta Smithsonian Folklive Festival horren lekuko argia da. Uste dut ekitaldi hau gure hizkuntza, euskara, indartuko duen pizgarria izango dela, gure sortzaileen ospea nazioartean zabaltzen lagunduko duela, eta Bizkaia kokatuko duela kulturarekin konpromisoa sendoa duten lurralde ekintzaileen artean
.
Rementeriak munduko mapan nahi du ipini Bizkaia, eta langintza horretarako aliatu ona da Smithsonian Fundazioa, munduko museo erakunderik garrantzitsuena (urtean 30 milioi bisitari baino gehiago joaten dira beraren 19 museoetara) eta goi mailako erreferentzia hezkuntzan eta ikerketan. Smithsonian erakundearen garrantziaz ari dela, Bilboko Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viar-ek hauxe esan du: puntako erakundea da hezkuntzaren eta ikerketaren arloetan, ospe gorenekoa. Bederatzi ikerketa-zentroz gainera denetariko hemeretzi museo dauzka: Afrikako artea, afroamerikarren historia eta kultura, AEBetako artea, Ipar Amerikako indiarren artea, historia naturala… Erakundearen hedadura ulertzen lagundu dezakeen datua ematearren, parke zoologikoa ere badauka. Administrazioa eta finantzabideak Ameriketako Estatu Batuen Gobernuaren esku daude
, azaldu du Viarrek.
Ildo beretik, AEBetako Gobernuak 80ko hamarkadaren amaiera ospe handiko zentro batzuetara gonbidatu zuen Alfonso Pérez-Agote, Universidad Complutenseko soziologiako katedradun emeritua eta UPV/EHUko Identitate Kolektiboen Ikertegiko ohorezko lehendakaria (Euskal Unibertsitate Sistemako A motako ikerketa-talde finkatua). Smithsonnian Institution erakundean ikerketa sozialaren maila oso altua da, eta izugarria da nola oinarritzen den kultura akademikoa arrazoinamenduan, eztabaidan eta disidentziarekiko begirunean. Ikerketa-proiektu batean gonbidatutako ‘discussant’ moduan hartu nuen parte, ondorioak prestatzen. Lan hura eredutzat hartuta sortu zen Identitate Kolektiboen Ikertegia
esan du soziologoak. Mari Puri Herrero pintoreak asko goraipatu du Smithsonian Institution-en sormenerako joera zientzietan eta artean. Kultura eta garai oso desberdinak ezagutzeko jakin-mina edukitzen du, eta horrek argi erakusten du nolako hedadura daukan egiten duen lanak. Eredu bikaina da, gaur egun modak zein motzak diren ikusita
, esan du.
Beste alde batetik, Euskaltzaindiko buru Andres Urrutiak azpimarratu du zer garrantzitsua den arlo guztietan Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetzan jardutea Smithsonian bezalako erakundeekin; izan ere, erakunde horrek eskarmentu handia dauka zientzietan, eta ospe handia lortu du gainera, eta ezagutzak gizarteratzeko eta nazioartean zabaltzeko eratu duen modua eredugarria izan daiteke denontzat, are gehiago, eredugarria izan behar da. Euskaltzaindiak bat egiten du ekimenarekin eta Bizkaiko Foru Aldundia adoretu nahi du horrelako lankidetza gehiago ezartzera
. Atzo, aurreko beste bilera batzuetan bezala, Smithsonian Fundazioaren ordezkariak Rementeriari azaldu zioten euskara eta beraren inguruan errotutako kultura miresten dituztela (bertsolariek liluratuta dauzkate), batez ere arreta jatorrian eta sustraietan jarrita. Hain zuzen ere, Fundazioko bi ikerlarik, Dennis Stanford-ek eta Margaret Jodryk, Atlantiar Biltzarrean parte hartu zuten 2012an, Donostian, euskaldunon kulturaren eta historiaren inguruko denetariko gaiak ikertzera bildu ziren nazioarteko hainbat aditurekin batera.