Euskadik du Estatuko zerga-sistemarik lehiakorrena
2019/03/15
- Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba dira zerga-esparruan bost lurralde erakargarrienetako hiru, Zerga Lehiakortasunaren Indize Autonomikoaren arabera
Euskadiko autonomia-erkidegoak Estatuko zerga-sistemarik lehiakorrena izaten jarraitzen du, gainerako eskualdeei dagokienez, Zergadunen Batasunak aurkezturiko Zerga Lehiakortasunaren Indize Autonomikoaren (IACF, gaztelaniazko siglak) arabera, zeinak erkidego guztiak sailkatzen dituen zerga-esparruan enpresak atxikitzeko nahiz erakartzeko eta ekonomia-jarduera zein lana eragiteko gaitasunaren arabera.
Indizeak 64 aldagai oinarri hartuta aztertzen du erkidego bakoitzeko zerga-sistema, funtsezko sei esparruri erreparatuta: PFEZ, Ondarea, Oinordetzak, Ondare-eskualdeketen gaineko Zerga eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Hidrokarburoen gaineko Zerga eta tokian tokiko zergak). Bada, aurten, rankingeko lehen postua Bizkaiari eman dio, gero Arabari, eta ondoren Madrilgo Erkidegoari eta Gipuzkoari. Euskadiko hiru herrialdeek, nork bere zerga-sistema duelako bereizita neurtzen direnek, iazko IACFk emandako leku berean jarraitzen dute.
IACFk berretsi du Euskadi lurralde erakargarria dela mundu-mailako talentua eta inbertsioak erakartzeko, aldi berean hemen talentu ugari sortzen delako, nazioarteko harremanak asko direlako, eta egonkortasun handia dagoelako, bai eta gardentasun instituzionalagatik ere: Eusko Jaurlaritza da, Europako Batzordearen (EB) arabera, Estatuko Gobernu autonomikorik gardenena.
ZERGA LEHIAKORTASUNAREN INDIZE AUTONOMIKOAREN RANKINGA