Bizkaia Talent EHUren lehen Enplegu Foroan izan zen, Bizkaiko Campusean
- Egungo lan-aukeren berri eman zuen, eta ikasleei orientabidea eskaini zien
Ikasleen enplegagarritasuna sustatzeko eta enpresekin bat egiteko gune bat sortzeko helburuaz, EHUk lehen Enplegu Foroa antolatu zuen, joan den otsailaren 21ean, Bizkaiko Campusean. Azken mailako ikasleak, graduatuak eta doktoratuak jomuga, Bizkaia Talentek beste berrogeita hamar erakunderekin batera parte hartu zuen ekimenean.
Goizean, enpresek aurkezpenak egin zituzten, eta, ondoren, hautagaiak ezagutu zituzten. Ivan Jimenez Bizkaia Talenten zuzendari gerenteak, bere aurkezpenean, hainbat kontu izan zituen hizpide: batetik, Be Basque Talent Network estrategia aurkeztu zuen; bestetik, Basque Talent Map eta Basque Talent Observatory tresna digitalak zertan diren azaldu zuen. Arratsaldean, ikasleek prestakuntza-saio ugaritara joateko aukera izan zuten, denak lotuta, besteak beste, gaitasun digitalekin eta norbere markarekin.
Bizkaia Talentek jarri zuen informazio-standean, hara gerturatu zirenek lan-merkatuaren egoeraren eta egungo aukeren berri jaso zuten, bai eta beren lan-ibilbidea garatzeko orientabidea ere.