Bizkaia Talent talentua kudeatzeko bere lurralde-ereduagatik nabarmendu da Erromako PA 2024 Foroan
2024/05/30
- Euskal elkarteak bere ibilbidea eta talentuaren inguruan Bizkaian ezarritako estrategia ezagutarazi ditu hitzaldi batean, non jarraitu beharreko mundu-mailako eredu gisa aurkeztu zuten.
Maiatzaren 21ean, 22an eta 23an, Erromako Biltzar Jauregian, PA 2024 Foroa egin zen, adimen artifizialaren eta administrazio publikoaren arteko interakzioan erreferentziazko ekitaldia. Bizkaia Talentek, “L’attrazione e valorizzazione dei talenti: come costruire politiche organiche nei territori” hitzaldian parte hartzera gonbidatuta, talentua garatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko Bizkaian azken urteotan ezarritako estrategia azaldu zuen.
PA 2024 Foroak, Digital360 Taldeko FPAk antolatuta, “Kolore Anitzeko APren alde: Pertsonak eta Erakundeak AAren Iraultzan” izan zuen ardatz, eta adimen artifizialak administrazio publikoan duen eraginaren alderdi ugariak jorratu zituen. Hiru egunez, nazio-mailako eta nazioarteko aditu entzutetsuek AAk gobernantza publikoa nola bilaka dezakeen eztabaidatu zuten.
Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek prestakuntza handiko talentua erakartzeari dagokionez Bizkaia erreferentziazko hub-en artean kokatu duten ekimen eta programen berri eman zuen. Hitzaldian, non euskal elkartea jarraitu beharreko mundu-mailako eredu gisa aurkeztu zen, Jimenezek nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela profesionalak erakarri ez ezik, haien trebetasunak komunitatearen eta eskualdeko garapen ekonomikoaren mesederako sustatu ere egingo dituzten politikak izatea. Horrez gain, iraultza digitalaren aurrean talentuaren kudeaketaren alorreko erronkei aurre egiteko, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza bultzatu beharra azpimarratu zuen.
Bilkuran, Friuli-Venezia Julia eskualde autonomoko, Puglia eskualdeko, Bariko Unibertsitate Politeknikoko eta Emilia-Romaña eskualdeko ordezkariek parte hartu zuten.