Bilbo, G20 Hiri Adimentsuen Munduko Itunaren hiri pilotu hautatu dute
2020/11/24
- Esperientzia eta jakintza trukatuko ditu mundu osoko beste 36 hirirekin, mundu mailako estandarrak ezartzeko eta horien bidez jardunbide onenak azkartzeko teknologia arloan
Bilbo G20-aren Gobernantza Teknologikorako Hiri Adimentsuen Mundu Ituneko hiri pilotu aukeratu dute (G20 Global Smart Cities Alliance on Technology Governance). Hortaz, 2019ko ekainean sortutako nazioarteko sare honetan sartuko da. Sarearen helburu nagusia da hirietan teknologia arduraz eta etikoki erabiltzeko funtsezko oinarriak ezartzea, gardentasuna, pribatutasuna eta segurtasuna sustatuz.
Bilbok esperientzia eta jakintza trukatuko ditu beste 36 hirirekin, hala nola, Londres, Leeds, Bartzelona, Lisboa, Milan, Toronto, San José, Buenos Aires, Brasilia, Medellin, Istanbul, Dubai, Melbourne eta Newcastle, eta mundu mailako arau- eta politika-estandarrak ezartzen lagunduko du, jardunbide onenak bizkortzen, egon daitezkeen arriskuak arintzen eta hiri adimentsuek garatutako teknologiarekiko irekitasun eta konfiantza publiko handiagoa sustatzen laguntzeko.
Gobernantza teknologikorako G20aren Hiri adimentsuen Munduko Aliantzak 36 hiri pilotuak ezagutzera eman ditu Smart City Expon, munduko hiri adimentsuen ekitaldi nagusian:
• Apeldoorn (Herbehereak)
• Bartzelona
• Belfast (Erresuma Batua)
• Bangalore (India)
• Bilbo
• Bogota (Kolonbia)
• Brasilia (Brasil)
• Buenos Aires (Argentina)
• Chattanooga (Estatu Batuak)
• Cordoba (Argentina)
• Daegu (Hego Korea)
• Dubai (Arabiar Emirerri Batuak)
• Durban (Hegoafrika)
• Faridabad (India)
• Gaziantep (Turkia)
• Hamamatsu (Japonia)
• Hyderabad (India)
• Indore (India)
• Istanbul (Turkia)
• Kaga (Japonia)
• Kakogawa (Japonia)
• Kampala (Uganda)
• Karlsruhe (Alemania)
• Leeds (Erresuma Batua)
• Lisboa (Portugal)
• Londres (Erresuma Batua)
• Maebashi (Japonia)
• Manila (Filipinak)
• Medellin (Kolonbia)
• Melbourne (Australia)
• Mexiko Hiria (Mexiko)
• Milan (Italia)
• Mosku (Errusia)
• Newcastle (Australia)
• San Jose (Estatu Batuak)
• Toronto (Kanada)