Bilbo, munduko zazpigarren hiri ertain onena “Global Destination Sustainability” indizearen barruan
2023/10/18
- Euskadiko hiria 24. postuan dago bilerak, sustapen-bidaiak, biltzarrak eta erakustaldiak egiteko helmuga iraunkor gisa nazioarteko 100 hiri erakargarrienen artean.
Bilbo munduko zazpigarren hiri ertain onena bihurtu da Global Destination Sustainability indizearen barruan, non aurten 24. postuan dagoen; gainera, Estatuko lehen hiria da gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren arloan estrategia bateratuak sortzeko konpromisorik handiena duten 100 hirien nazioarteko ranking honetan.
Bilbo 2022an baino 9 postu gorago dago aurten sailkapenean, eta jauzi handia egin du 2021etik, GDSra atxiki zen urtetik, orduan 42. postuan baitzegoen. Lehenengo postuetan, Göteborg, Liverpool, Washington eta Sydney daude.
Global Destination Sustainability indizeak, Nazioarteko Kongresu eta Batzarren Elkarteak (ICCA), IMEX Groupek, European Cities Marketingek (ECM) eta MCI Groupek elkarlanean eratuak, NBEren 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat etortzea balioesten du funtsezko oinarri gisa, 71 itemen bidez.