Bizkaia Talent

Prentsa-aretoa

Getxon ELKARrEKIN

2014/11/10

Getxolanek – Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Zerbitzuak- ekintzailetzako gaitasunak sustatzeko eta garatzeko taldean lantzeko programa bat abiaraziko du, Getxon proiektu berritzaile berriak martxan jarri nahi dituzten pertsonei zuzenduta.

Tecnaliak garatuko du programa hori eta proiektu profesional propioa zuzentzeko ekintzailetzako gaitasunak garatzeko aukera eskaintzen du: gaitasun sortzailea, komunikaziorako gaitasuna, lidergo pertsonala, ideiak praktikara eramatea, erabakiak hartzea, etab. Programaren oinarriak taldeko lana, proiektuak garatuz, ekintzatik ikastea eta pertsonak bere ikaskuntzarekiko daukan konpromisoa dira. Aukeratutako 15 lagunek lanerako espazioa izango dute Getxolanen, banaka edo taldean, programan diseinatutako jarduerak lantzeko.

Programan zehar aurrez aurreko 120 eskola ordu egingo dira, taldekako coaching eta trebakuntzako saioetan eta, gutxienez, 550 ordu gehigarri dedikatu beharko zaio programari, irauten duen 6 hilabeteetan zehar.

Getxon ELKARrEKIN programa Jyväskylä-ko (Finlandia) Unibertsitate Politeknikoaren Team Academy metodologian oinarritzen da; metodologia hori taldean ekiten duten liderrak garatzeko erabiltzen da hainbat herrialdetan, orain dela 20 urte baino gehiagotik. Juan Bautista Zabala Fundazioak finantzatzen du eta doanekoa da parte-hartzaileentzako.

Getxon ELKARrEKIN langabezian dauden eta, lan-esperientziarik izan edo ez, Unibertsitateko goi- edo erdi-mailako ikasketak dituzten Getxoko pertsonei zuzenduta dago (hala ere, programak eskatzen duen dedikazioarekin bateragarria den lanen bat daukaten pertsonen parte-hartzea ere baloratuko da). Partaideek enpresa- edota gizarte-proiektu berriei aurre egiteko iniziatiba eta gogoa dutela erakutsi beharko dute; positiboki baloratuko da beraien jarrera ekintzailea eta aldez aurretik lan-munduan eta ekintzailetzan daukaten esperientzia.

Azaroaren 18an, 09:30etik 12:30era, informazioa emateko saioa egingo da Getxoko Elkartegian (Getxoko – 48930 – Ogoño kaleko 1. Zenbakian), programaren xehetasun guztien, parte hartzeko eskakizunen eta izena emateko prozesuaren berri emateko. Saio horretara joateko, beharrezkoa da Getxolanen izena ematea, 94 466 01 40 telefono zenbakiaren edo helbide elektronikoaren bitartez.

Hemen deskarga dezakezu parte hartzeko Izena Emateko Eskabide-orria; behin orri hori behar bezala bete ondoren, elkarrekin@getxo.net helbidera bidali behar duzu, ondorengo dokumentazioarekin batera:

  • Curriculum Vitae-a.
  • Motibazio-gutuna. (gidoia)
  • NANaren fotokopia.
  • Lan Bizitzaren txostena.

Informazio-hitzaldia: Azaroaren 18an, 09:30etik 12:30era. Getxoko Elkartegian (Getxoko – 48930 – Ogoño kaleko 1. Zenbakian). Saio horretara joateko, beharrezkoa da Getxolanen izena ematea, 94 466 01 40 telefono zenbakiaren edo  helbide elektronikoaren bitartez.

Parte hartzeko eskabideak bidaltzeko mugaeguna azaroaren 24a izango da. Zure eskabidea jaso izanaren baieztapena bidaliko zaizu; horrela izan ezean, jar zaitez Getxolanekin harremanetan, 94 466 01 40 telefono zenbakira deituta.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×