Bizkaia Talent

Albisteak

Bizkaia Talentek talentuaren kudeaketaren arloko erakunde onenaren nazioarteko saria jaso du Global 100en eskutik

  • Sariak euskal elkartea azken urteotan Bizkaian garatzen ari den talentuaren inguruko estrategia balioetsi du.

EMG Publishing argitalpen britainiarrak Bizkaia Talent saritu eta 2021eko Global 100 zerrendan sartu du, mundu-mailan “talentuaren kudeaketaren arloko erakunde onena” izendatuta. Hala, 2020an Small Business Award eta Place Marketing Awards sariak jaso ondoren, berriz aitortu zaio garatzen duen lana.

Global 100en helburua da argitalpenaren irakurleek zehatz-mehatz ezagutzea zein bere espezializazio-esparruan lider eta eredugarri diren erakundeak, eta munduko 100 erakundek baino ez dute osatzen, zeinak munduko 163 herrialdetako 293.000 bazkide irakurleen % 21ek, gutxienez, hautatzen dituzten.

Argitalpen digitalak Be Basque estrategia goretsi du, “kontzeptu berritzailea, nagusiki ETE-ekin egiten den lanaren ondorioz sortua” eta “benetako eragina izan duena eskualdeko arrakastan eta oparotasunean”. Era berean, agerkariak nabarmendu duenez, “edozein tokitan bizi den eta lan egiten duen edozein profesional euskotartzeak, haren jatorria alde batera utzita, lurraldera talentu gehiago erakartzea ekarri du berekin, lehenago inoiz ez bezala”.

Bizkaia Talenten zuzendari kudeatzaile Ivan Jimenezek “oso positiboki” baloratu du jasotako aitorpena, eta azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen elkarteak erakunde publikoekin eta tokiko enpresa-komunitatearekin lanean jarraituko duela “helburu argi hau betetzeko: lurraldera talenturik onena erakarri, Bizkaiak, Bilbok eta Euskadik beren ahalmen osoa gauza dezaten”.

GLOBAL 100 | 2021

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×