Bizkaia Talent

Albisteak

Bilboko Global Shapers Community sortu da World Economic Forumek sustatutako nazioarteko sarearen barruan  

11 urte bete dira Bizkaiko Foru Aldundiak ondo baino hobeto prestatutako profesionalak Bilbo – Bizkaia – Euskadira erakartzeko, berton geratzeko eta inplikatzeko elkartea sortu zuenetik, krisiaren ondorioz gazte talentuak beste herrialde batzuetara joan ez zitezen aukera hobeen bila. Foru-erakundea, gainera, konturatu berri egin da bizkaia talenteko eredua Davoseko Foroak babestutako World Economic Forumekoaren antzekoa dela, eta ekimen horrekin bat egitea erabaki du.

Madrilgo eta Kataluniako sareak sortu eta bermatu ostean, World Economic Forumek (WEF) edo Davoseko Foroak Global Shapers Bilbao onetsi du. Gazte talentuek osatutako sarea da, Euskadiko lidergo-trebetasun handiak zein goi-prestakuntza dituzte eta aldaketaren baten bila dabiltza desberdintasunen aurkako borrokan.

Ekimena WEFeko sortzailea den Klaus Schwabi bururatu zitzaion, eta mundu zabalean lotutako huben sarean dago oinarrituta. Hub horiek, hain zuzen ere, erkidegoan ekarpenean egin nahi duten gazteek garatu eta zuzendu egiten dituzte. 20-30 urteko gazteek zuzendutako erkidego hori Bilbon sortu da Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako 2015eko Lekandene Saiakuntzazko Programaren esparruan. Izan ere, erakunde bazkideen eta, batez ere, ETE-en arteko lankidetza sustatzea dauka helburu, berritzaileagoak izan daitezen eta itzulketa ekonomiko zein soziala lortu dezaten. Ekimen horrek honako hauexen babesa dauka: Ikashub, ImproveChange.org, Innobasque, Deustotech eta bizkaia talenten lankidetza. Izan ere, “shaperrak” hautatzeko laguntza eman du, eta bertako Aholkularitza Kontseiluan parte hartzen du Ivan Jimenez zuzendari gerentearen bidez.

 

ERRONKAK

 

Uztailean, hiru erronka aurkeztu dira, Bilboko Shaper erkidegoak lankidetzarako aukera eduki dezan: Fair Saturday, Koop SF34 eta The Good Lobby. Jordi Albareda Fair Saturdayko arduraduna da artistek eta erakunde kulturalek garatutako mugimendu global kultural eta sozialean, eta, urtero, azaroko azken larunbatean, jarduketa jendetsua egiten dute ekitaldi bakoitzaren bidez GKE edo proiektu sozial bati laguntzeko. 2015ean, 3.925 artistak mundu zabaleko 45 hiritan parte hartu zuten 83.537 lagun erakarri zituzten 203 ekitalditan.

Jatorri kamerundarreko euskal herritarra den George Belingak azaldu duenez, Koop SF34 irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta Bilboko San Frantzisko auzoko sustatzaile afrikarrak ditu helburu (hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan Bilboko ‘auzo txinatarra’ esaten zioten, eta sustatzaileen haztegia da gaur egun). Elkarteak pertsona horiei lagundu nahi die egunero dituzten zailtasunei aurre egiten (hizkuntza, finantziazioa, lokalak…), euren ametsak egia bihurtzeko aukera eduki dezaten. Mikroenpresen haztegiak auzoaren garapena eta enplegua bultzatu nahi ditu auzokide afrikarren artean, bertan bizi diren umeen erreferenteak ere izan daitezen. Bertan, 20 lagunek sustatutako 11 proiektu garatzen dira.

Alberto Alemanno lobista Getxon bizi den sustatzaile italiarra da, eta Bruselan lan egiten du. Bere ustez, botere publikoaren banaketa gero eta desorekatuagoa denez, herritarren jabekuntzarako korrontea sortu da. Egoera aldatzeko eta politika publikoetan eragina edukitzeko asmoz, lobbya egitea proposatzen du. Hain zuzen ere, oso modu eraginkorra da, gobernu-erakundeek eta GKE-ek bertako pertsonen talentua zein esperientzia bateratu ditzaten ondasun erkidearen alde. The good lobby ekimenaren bitartez, trebetasun pertsonal handiko pertsonak elkartu nahi ditu, eta, bertan, ikasleek, akademikoek eta profesionalek borondatez lagako dituzte politika sozialetan eragina edukitzeko asmoz.

Bilboko hubeko arduradunek proiektu horretarako talentu unibertsitarioa erakartzen jarraituko dutela baieztatu dute: “orain, plataforma sortzen ari gara, eta, irailean, bete-betean egongo gara abian Global Shaperseko beste erakunde batzuen antzera”.

 

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×