Eusko Jaurlaritzak 2020rako Erakunde Arteko Ekintzailetza Plana aurkeztu du, eta aurrekontua 295 milioi eurokoa izango da
2017/11/07
- Planean, euskal sail eta instituzio guztiek parte hartuko dute
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2020rako Erakunde Arteko Ekintzailetza Plana (PIE 2020) onartu berri du, Euskadiko ekintzaileei eta enpresa txikiei laguntzeko. Euskal instituzio guztiei plangintzarako eta lehentasunen zehaztapenerako esparru bateratua eskaintzea da helburua, ekintzailetza sustatzeko 300etik gora ekintzaren bidez ekintzailetza bera euren lehentasunen artean kontuan hartu ditzaten.
2017an, plan horrekin lotutako aurrekontu publikoa 72,5 milioi eurokoa da, eta, 2020ra arteko gehikuntzen aurreikuspena kontuan hartuta, aurrekontu publikoa 295 milioi eurokoa izango omen da.
PIE 2020ko ekintzak eta erronkak ekintzailetzaren ekosistemaren testuinguruan betearaziko dira, eta, Euskadin bertan, proiektuen iraupen luzea dauka ezaugarri bereizgarri. Bertan, hain zuzen ere, gizonak eta emakumeak sustatzeko prest daude, instituzioen laguntza etengabea izan da 80ko hamarkadaz geroztik, ekintzailetzarako era guztietako taldeei laguntzen zaie eta sektore pribatuaren laguntza zein interesa gero eta handiagoak dira.
EUSKADIKO EKINTZAILETZAREN ETORKIZUNEKO ERRONKAK
Euskadiko ekintzailetzaren erronken artean, honako hauexek nabarmendu behar dira: gizarteko maila eta bizitzako etapa guztietan kultura eta balio sustatzaileak bultzatzea; giza kapital sustatzailearen trebakuntza indartzea, baina hezkuntzako etapa guztietan, batez ere; eta, ekintzailetzarako aukera berrien bidez, erakarpena, kontratazioa, mugikortasuna, elkarreragina eta lotunea suspertzea.
Modu berean, era guztietako “haztegietan” eta iturrietan sortutako ideien eta ekimen berrien kalitatea eta masa kritikoa ere handitzea, talde sustatzaile bakoitzaren premia bereziak kontuan hartuta. Horrez gain, jaiotzeko, abian jartzeko, hazteko eta sendotzeko ahalmena duten proiektuetarako finantziazioa eta inbertsioa eskuratzeko aukerak ere eskaintzea, baita proiektu sustatzaileak eta, batez ere, etorkizuneko sektoreetan ahalmen handiena dutenak merkaturatzeko eta “lehenengo bezeroei” eskaintzeko aukerak ere.
Bestetik, Euskadi bera “sustatzeko leku ona” izatea bertako herritarrentzat eta estatuko zein nazioarteko beste ingurune batzuei begira ere bai, bertako laguntza-ekosistema gero eta osoagoa, aktiboagoa eta ezagunagoa dela kontuan hartuta.