Bizkaia Talent

Albisteak

50 lagun baino gehiago irtenbide berritzaileen bila aritu dira Urduliz Dorrean, adinekoen elikadurarekin eta mugikortasunarekin lotutako erronkei aurre egiteko

  • Kaikuk eta Senerrek, Bizkaiko erreferentziazko enpresek, erronka propioak planteatu dituzte

Ekintzailetzari eta Zilarrezko Ekonomiari buruzko Hackathonen lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Nagusi Intelligence Centerrek, Mondragon Unibertsitateak, 42 Urdulizek eta Bizkaia Talentek, Hartu-Emanak elkartearen laguntzarekin batera, beste edizio bat antolatu zuten zilarrezko ekonomiaren sektorean antzemandako erronkei erantzun berritzaileak aurkitzeko asmoz.

Ekitaldia Urduliz Dorrean egin zen, ekainaren 9an eta 10ean. Egun osoan, ikasleek, profesionalek, ekintzaileek eta silver kolektiboko pertsonek Bizkaiko erreferentziazko bi erakunderen erronkei irtenbide berritzaileak emateko ideiarik onenak jarri zituzten mahai gainean, helburu bakar batekin: adinekoen bizi-kalitatea hobetzea bai elikaduraren eta ongizatearen alorrean bai mugikortasunean eta bere teknologia inklusiboaren esparruan.

Kaiku eta Sener enpresek beren erronkak azaldu zizkieten topaketan parte hartu zuten 50 laguni baino gehiagori. Jakintza-alor anitzeko taldeetan banatuta, elkarlanean bilatu zituzten konponbideak.

Parte-hartzaile guztiek informazio-pilulak jaso zituzten, erronkak ebazteko sormen-prozesua errazteko. Alde batetik, sormena sustatzeko prestakuntza jaso zuten, bai eta lantalde eraginkorra izateko jarraibideak ere; bestetik, formatua, proiektuak abian jartzeko denbora eta aurkezpena pitch formatuan egiteko irizpideak azaldu zitzaizkien.

Lantaldeen proposamenen eta aurkezpenen kalitatea oso handia izan zen. Hain handia, ezen epaimahaiak zailtasun itzelak izan zituen irabazlea hautatzeko. Azkenean, Lokaiku taldeak irabazi zuen Kaikuk elikadura eta ongizatearen alorrean planteatutako erronka, eta Seniers taldeak Senerrek mugikortasunaren eta teknologiaren gainean proposatutakoa. Batak eta besteak 2.000 euroko saria jaso zuten.

Zilarrezko ekonomiaren programa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Zilarrezko Ekonomiarako Bizkaia Programa 2023-2024 ere aurkeztu zen ekitaldian. Bizkaia Talentek kudeatzen du, espezializazio-masterren zati bat finantzatzeaz gain. Programa honen helburua da zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, ezagutza eta gaitasunen garapena maila gorenean sustatzea, Bizkaiak profesional prestatuak izan ditzan biztanleriaren zahartzearen erronkak eta horri lotutako produktuen eta zerbitzuen eskari gero eta handiagoak sortzen ari diren beharrei erantzun ahal izateko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×